Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arratsaldeetan, berriz, etxean egoten nintzenean, medikuntza kontuak ikasten edo nobelaren bat irakurtzen, txiklea mastekatzen nuen, etengabe. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.
Tabakoa erretzen eta txikleak murtxikatzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.
Urduri jartzen naizenean, zezen elektriko bat baitirudit, txiklearen hausnarrean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 195. orr.
Menda usaina zegoen, Maialenek beti mendazko txikleak jaten zituelako. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 123. orr.
Zigarroa eskuan eta txiklea ahoan dantzan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Klorofilako txiklearen kolorea. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.
Ondoen puzten diren txikleak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.
Gela bat bete zitekeen txikle harekin egindako hiazinto-koloreko puxikez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Badira "arrisku gabeko egunak" txikle bat balitz bezala luzatzen dutenak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 86. orr.
Hauteskunde kanpaina hasi gabe ere, denbora txikle baten moduan luzatu da gure artean. Berria - Harian 2005-04-01
Percy Lewis ikusi nuen, eskolan ginela ilean txiklea itsasten zidana. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.
Hurbileneko sarraila-zuloa txiklez betetzen ari zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 109. orr.
Zirrikitutik sartutako nickel batez txiklea erosten da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.
Erabat debekatuta daude flashak, zigarroak eta txikleak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.
Niri kalte egiten zidak, txikle eginda gelditzen nauk. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 271. orr.
Txiklearen jakinduriaren jabe da orain zure aho hutsa, haren lezioa ikasi du, zeure damu gorri gaiztoan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.
Bainu-jantzitan ere igartzen zaie dolardunak direla; eta horien ahotsak, nonahi aditzen diren horien txikle-ahotsak [...] ene, zeinen jasanezinak diren, hori bai hori Ongizatearen Jendilajea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.
Hautan ekoizten dira kafea, banana, kotoina, azukre kanabera eta txiklea. Herria 2003-05-15