Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikitxo (orobat txikitxu g.er. eta ttikitto g.er.) 1 izond adkor txikia.

Gizon txikitxoa zen, hetikadun bat bezain iharra, makurra eta hanka-okerra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Amona txikitxoa zelako eta zakurra oso handia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 62. orr.

Antjeren eskolako lagunak txikitxoak ziren denak, serioak, ez oso hitzontziak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.

Anaia Juan gizon txikitxo bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Emakume xehe, txikitxo eta zatarra bera, jendeak kakanarru deitzen dien horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Neskato beltzaran bat zen Giulia, txikitxoa eta bizkorra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

Gizon zahar bat, txikitxoa, zegoen mahaiko leku nagusian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Farmazialari eta kimikari judu txikitxo batek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.

Lauzatu berria nuen logela bateko komuna, neskame mexikar txikitxo hori garbiketa egitera sartu zenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 35. orr.

Leihoko kisketari helduta daukadan eskuaren gainean paratu du berea, txikitxo eta leuna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 138. orr.

Kezkatuta dagoenean ia nabari ezina den bekokiko zain txikitxo bat handitu egiten zaio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.

Markes Tellagorriren zakurra zen, zakur txikitxo bat, itsusia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Harro seinalatzen du bere hegazkina: motor bakarreko Cessna Cardinal zuri-gorri txikitxo bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Beste arkupe-bide batek, hura ere kretonazko ehun kulunkariaz apaindua, korridore txikitxo baten gainera ematen zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.

Karrajoaren bukaeran bazen ate txikitxo bat, Dionisosek jainkoen edari kaxak gordetzeko erabili ohi zuena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Errepidetik auzora sartzeko oinezkoentzako aldapa txikitxoan gora.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 214. orr.

Koratiloaren ezker poltsikotik ateratako blok txikitxoa erakutsi zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 209. orr.

Argi txikitxoa, nora eramanen nauzu?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

Denok dugu argalgune txikitxo bat: barkabera samarrak izaten gara geure buruarekin, eta inguruan bilatzen dugu gure haserrearen zama noren bizkarrera bota.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Estatuak badu pittin bat itsusten duen akats txikitxo bat: Cromwell kristau sutsuak turbante bat du, edozein turko paganok bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 171. orr.

2 (izen gisa)

Kristoren txikitxo haien bertute eta merezimenduak haziz zihoazen eta haien izen onaren usain gozoa inguru guztian zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Esan zuen ezin zuela sinetsi hura bere txikitxo kutuna zenik, hain dotore eta hazia ematen baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.

Herri bateko jende altua jo eta garbitzeko, aski litzateke txikitxoek kaleetan barrena zabaltzea gas hori, ez bailieke berei kalterik egingo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

3 (deiki gisa) ik txikito2.

-Mariette, txikitxo, garagardoa aparrik gabe eta plater bat txukrut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

-Etxekoandre, txikitxo, zatoz!  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

-Hi, txikitxo hori, hiri nik...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

-Ai, ene txikitxo hori, ez negar egin, maitea, amatxok ez dio utziko-eta zuri egun berezi hau hondatzen!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.

4 umetxoa.

Berak burdinsarea zulatu zuenean txikitxoak ginen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

Txikitxoak eta maitagarriak diren bitartean aprobetxatu beharra dago.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 17. orr.

Lehenengo urteko txikitxoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon txikitxo (5); gizon txikitxo bat (5)

gizon txikitxoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus