Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txikiarazi, txikiaraz, txikiarazten (orobat tikiarazi) du ad txikitzera behartu.
Are gehiago, adierazle horiek handiarazi edo txikiarazten dituzten zenbait zertzeladek, hau da, herrialde jakin bateko balizko jarduera ekonomikoa handitzen edo murrizten dutenak, nolabait ere xelebrekeriatzat har daitezke. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.
Aitari hamabost egunean hiru erregela eta bota pare bat txikiarazi dizkiot, erregelak nire hatz puntetan, botak nire giltzurrunetan, gizajoa lumatzen ari naiz. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 124. orr.