Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txigortu (40 agerraldi, 22 liburutan; orobat xigortu 65 agerraldi, 28 liburu eta 6 artikulutan), txigor(tu), txigortzen 1 du ad zerbait, kolore arrea hartu arte, erre gabe surtan edo kidekoetan eduki.

Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Bi ogi-xerra txigortu zituen, eta hark astigar-ziropatan busti-busti egin eta minutu eta erdian irentsi zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Ogia txapan xigortzen ari zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 228. orr.

Karobian txigortu zuten, bada, kaltziotik banandu zedin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Ale berria sutan xigortua eta xehatua eskainiko duzue.  Elizen arteko biblia   Lb 2,14

-Alde batetik ondo xigorturik egon behar dik, eta bestetik, aldiz, gutxi erreta, ulertzen?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.

Heriotzan piztien hagin-sari izatea okerra bada, ez dut ikusten gozoago denik sutan gar goriek xigor zaitzaten, edo eztitan ito zaitzaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

2 irud/hed

Muinoaren tontorretik ordokia ageri zen, bizkar grisez mugaturik, eguzkiak txigorturik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Alde egin nezakeela iruditu zitzaidan... -aurpegia eta eskuak txigortuta zituen ordurako-.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Ondartzetan xigortzea laket zaiotenak loriatuak direla.  Herria   2003-08-14

Horra ere hantxetan daudenak, itsas bazterrean, larrua xigorturik gazteak eta ximurturik zaharragoak.  Herria   2002-07-25

Alde egin nezakeela iruditu zitzaidan... -aurpegia eta eskuak txigortuta zituen ordurako-.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Eguzkitan bapo txigortua izaki, inoiz gutxitan bezain beltzaran bainengoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Kakahuete txigortuak eta gazi-puntu fin bat emanak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Har itzazu zaku bat gari xigortu eta hamar ogi hauek, eta eraman bizkor zeure anaiei kanpalekura.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,17

Gurina ogi txigortuan zabaldu, kafesnetan busti eta ahora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

Ames andreak burua astindu zuen, triste, eta kanelazko ogi txigortua eskaini zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 129. orr.

Kafe xigortuaren usaina zuten eskailera beltz batzuen tarte aldapatsu batetik igo eta kristal esmerileztatuzko ate batean jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Hara, Lucy, laranja-ura, ogi-xerra txigortuak eta arrautzak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 167. orr.

Montreuileko mertxika gorriak, iparraldeko nesken azal fin argikoak, eta hegoaldeko mertxikak, kolore hori txigortukoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ogi txigortu (6)

ogi txigortua (6)

gari xigortu (3); ogi xigortu (3)

ogi xigortua (9)

ale xigortuak (3); ogi xigortuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus