Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heste luzeetatik hartu zituen olagarroak bere besoak; belarrietako kartilagoaz egina da txibia. Txibiak harrapatzeko ontzi bat. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 17. orr.
Txibiez betetako edukiontzia arakatzen hasi ziren poliziak, eta barruan kokaina poltsak aurkitu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Txirlak eta txibiak ontziratzeko kaxa hutsak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Jan genuena: izkirak plantxan eta txibia saltsan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 268. orr.
Txibia erraldoiak jaten dituen marrazo mota bat aurkitu dute. Berria - Gaiak 2004-01-09
Senarrari, berriz, Nautilus ontziari eraso zioten txibia erraldoiak zekarzkion gogora. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 100. orr.
Guztiz harrituta geratu nintzen gizon bat eskuak altxaturik ikusi nuenean kobazulotik irteten, txibiezurra baino zuriagoa, fusil bati eutsiz esku batean eta munizio kaxa zahar bati bestean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.
txibi erraldoi (3)
txibia erraldoiak (5); txibia erraldoien (3)