Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txerri eta txerrikume zuri-beltzak ageri ziren talde jorietan bildurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Estoldako zulotik, txerrikume bat besapean zuela, ijito bat atera zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 174. orr.
Txerrikumeak saldu eta letxona hil, gerokoetan pentsatu ere egin gabe. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.
-Lapurtu egin duk txerrikume hori? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 259. orr.
Azala, distiratsua eta gorrizta, txerrikume erre baten azala bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.
Zakilak eta titiak txupatzea gustuko zuen, eta txerrikume baten gose biziaz zurrupatzen zituen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.
Arratoia txerrikume bat bezala ari zen kurriskaka, Ronen aurpegia eta lepoa atzaparkatuz, ihes egiteko ahaleginean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 283. orr.
Kurrin egiteko ere ez dik betarik izandu txerrikumeak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 37. orr.
Omega 3 olioen «iturri alternatibo» moduan ez ezik genetikoki eraldatutako txerrikumeak bihotzeko gaitzak ikertzeko ere aski erabilgarriak izango direla iradoki dute. Berria - Gaiak 2006-03-28
Afari arina eskatu -txerrikumea baino ez-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.
Roberts kapitainak bere ukabil itzelaz mahaian jo zuen: txerrikume madarikatuok! Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.
-Txarrikume hutsa haiz! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.