Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txarkuteria (6 agerraldi, 3 liburutan; orobat xarkuteria 2 agerraldi 2 artikulutan) 1 iz hestebete eta txerriki denda. ik urdaitegi.

Egun batean saltxitxa batzuk ikusi nituen txarkuteria baten erakusleihoan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 35. orr.

Ez harakinek bakarrik, baita txarkuteria eta urdaitegietako langileek eta txerrizainek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

2 hestebeteen industria.

Egungo txarkuterian, adibidez, urdearen ordez, oilaskoa, indioilarra eta tankerakoak baliatzen dira produktu klasiko eguneratuak moldatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

3 txarkuteriako produktu sorta.

Afaria: xarkuteria hasteko eta gero bakalaua Bizkaiko moduan, gasna eta bixkotxa kafearekin bukatzeko.  Herria   2005-06-30

Denda espezializatua: jenero-mota bat edo bakarren bat (txarkuteria, gozokiak, itsaski eta arraina, okindegia, ardoa eta kontserbak, begetarianoa), baina kalitatea edo prestigioa helburu, marka, tamaina eta formatu askotakoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.

Barazki eta xarkuteria platera.  Herria   2003-07-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus