Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Augustinek behean lo egiten zuen orain; hobeto egongo zen, txapitulak oso hotzak ziren neguan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.
Atso txikia gora zihoala zirudien, solairuz solairu zebilela, kristalezko zuloetatik pasatuz, txapitulen idi begietaraino iritsi arte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.
Gauez, hala ere, arindu handia zen harentzat txapitularen leihoan ukondoak bermatu eta kanpora begira egotea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Sofa batean eseri ziren, txapitulako bi leihoen artean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.
Baiona Zaharreko txapitula ziztrin hartan. «Bizia lo», 2003 - 123. orr.
Irakasle Laguntzaileak zehaztu zidan eskuak erabat libre nituela; bazter guztiak araka nitzakeen sotoetatik txapiteletaraino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.
Beren ametsen ilusioz, txapitel-zulo bat baliatu ahal izan zuten ikuspen arranditsu batzuen kokalekutzat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.
Brankako txapitelaren goian gelditu da, nola ezean, itsasoaren hondoraino doazela diruditen burdinazko uztaiei beha, zorabioa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.
Eraikin horiek ezkerreko espaloiaren ertzean hedatzen dira laurehun metroan; leihorik txikiena ere ez, ezta txapitula bat ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.