Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Moilan zeuzkan zain karabineroak eta txapelokerrak, ni ere hantxe nengoen zer gerta ere. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.
-Zazpi-zortzi txapelokerrekin -kontatuko zidan handik urte batzuetara komandanteak-. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 103. orr.
Ikusteko nago halako eguraldiarekin muga marra zaintzera bere borondatez joango den txapelokerra. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.
Garaiz oroitu zen fuel depositoak txapelokerrek zaintzen zituztela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.
Zer daki zer den komisaldegian torturatu zaituzten txapelokerren eskuetan pasatzea orduak eta orduak? Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 203. orr.
Atzetik erasotzen gintuzten bikoteka ibiltzen ziren berde ilunezko basapiztia txapeloker haiek. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Azkenean, noizbait bukatu behar eta, beste talde batek, kartoizko txapelokerrak jantzita, erasora deitu zuen manifestaldia desegiteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 115. orr.