Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txapel (orobat txapela eta xapel g.er.) 1 iz artilezko buru estalki biribila eta zapala, atal bakarrekoa, askotan beltza; bestelako buruko malgua. ik bonet.

Gas argiontzi batek [...] zapata baten iltzeak, blusa baten orban urdina, txapel baten punta argiztatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Peterrek sonbreiru bat zuen eta nik txapela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.

Artzain horiek orratza eta haria ibiltzen zituzten txapel edo bonetaren azpilduran.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

Gela apain batean, sofa baten gainean zabalik, ofizial karlisten uniforme bat ikusi zuen, bere txapel eta ezpatarekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Boluntario sartuko nauk itsas armadan eta borla gorriko txapel bat jantziko diat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Beilari baten jantziak ditu, lenazko kapa luze marroi, txapel, maskor eta makila.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

Hernanin baserritarrak, txapela buruan doaz denak feriara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Bai batak eta bai besteak euskal txapela jantzi omen zuten iritsi zirenean, eta alde egin arte ez zuten kendu nonbait.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Txapela eta kaiku urdin-berde bat jantzita ibiltzen omen da beti kalean, eta kurdua, palestinarra edo, besterik gabe, pailazoa dela pentsatzen dute berarekin kalean gurutzatzen diren paristarrek.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 115. orr.

Txapela jarrita ibiltzen zen Parte Zaharrean, soinua jo eta erdi eskean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Gehienek txapela daramate.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 11. orr.

Horrelakoetan, bihotz hartu, txapela burutik erantzi eta baimena eskatzen zaio zaindariari: [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Gizon bat horraino ailegatzen denean, txapela kendu behar da haren aurrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 154. orr.

Sekulakoa egin dute gaur, txapela kentzeko moduko partidua -esan nion nik-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 132. orr.

Txapela kentzeko modukoa!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 118. orr.

Martin, handik gutxira, txapela gereziz beteta zekarrela itzuli zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lan-jantzi hura soinean eta txapel handi hura buruan, fabrikara zihoan aitona bat ematen zuen obispoak. ik beherago 8.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.

"Euskal txapela" deritzogun txapel urdin iluna.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Aurrena zetorrenak erreketeen txapel gorria janzten zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

Paraxutisten txapela gorria daramana.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 142. orr.

Don Carlosek, berriz, txapel gorria zeraman, eta Kapitain Jeneralaren uniformea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.

Ile motx-motxa eta txapela berdea okerretara etzana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 54. orr.

Garaño bizkor baten gainean itziorik agertu duk orduan Karlos Setimo gazte-gaztea, txapel zuri zabala bere urrezko borlaz hornitua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Hegal zabaleko txapel beltzeko "frantses eskualdunez" osatua zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

Osaba Lajosek zetazko txapel txiki, beltz eta biribila jantzi du buruan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Bekokiraino labaintzen zitzaion txapel zabal harekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 121. orr.

Benetako presoak, marradun jantziekin, kaskamotz, eta gaizkileen txapel biribilaz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 84. orr.

Ifniko gerra zuen ia hizpide bakar, eta hango argazkietan agertzen zen mundua uniformez jantzita zegoen: txapel militarra, botak, fusila.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.

Lurretik ikusi zuen Beldarrain, txapel higatua buruan, panazko jaka urdin eta bonbatxo ohikoez jantzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.

Ofizial alemanen txapel jaso eta harrotuarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.

Bururako itxura xelebreko txapel astun samar bat aurkitu nuen, urtaroarekin behintzat bat ez zetorrena, bisera gogorrekoa eta gainetik aldeak eta ertza zeharka zeuzkana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etorri zen ba Don Kijote, bere txapel-aurrea gorantz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 158. orr.

Onena txapel-zuloka egitea izango da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 115. orr.

Eskuineko eskua txapela hegaleraino altxatu eta irribarre bat eskaini zidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkartetak izenondo balioa duela)

Txapel-handi haiek irribarrez aditzen zituzten nire predikuak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 203. orr.

Ahantzi egin behar dugu iraganeko eskarmentu guztia, ziegetan ikasitakoa, batzuen eta besteen komisarietan jasotakoa eta txapel-gorriak maitatzen hasi, geure anaia-arrebak direlako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 57. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaskoi-txapel handi bat zeraman, borla batez apaindua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.

Marinel-txapela zeukan gizon beltzaran bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Marra gorria praka zurien alboan, buruan artista-txapel beltz handia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

Preso-txapel higatu, bigun, marradun eta biribila.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 104. orr.

Buru-txapel handi batekin sugea nahasi eta harrapatu egiten du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 161. orr.

6 irud/hed

Aterpe haundia, oihal etxe bat edo, hobeki erraiteko teilatu plastiko bat, murruen txapel izurtua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Gero, atertu aurrena, zerua arindu, hego eta bertoko freskoaren arteko lainotzar batzuk mendi kaxkoetan txapel, eta, bien bitartean, goia garbiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

7 (lehiaketa batzuetako irabazlearen irudi gisa)

Aurretik hiru txapel irabazita, ez zenuen hasierako motibazio berbera ekarriko.  Berria - Kultura   2004-12-21

Mattin Lukuk jantzi du txapela eta xapeldun ordea Mikel Olaizola elgoibartarra izan da.  Herria   2005-06-23

Urte berean ere eskuratu txapela birazka edo bikotean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Euskal Herriko txapela lehendabizikoz lortu zuenetik, Egañak ez du sekula erretiratzea pentsatu.  Berria - Harian   2005-09-13

Mondragonesi irabazitako txapel hura 1948an galdu zuen, 44 urterekin, Migel Gallastegi eibarko pilotariaren faboretan.  Berria - Kirola   2004-02-21

Elortzari txapela kentzen, Estiballes, Lekue, Xabi Paia, Iturriaga, Igor Muniategi, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia saiatuko dira.  Berria - Kultura   2004-12-07

Emakumezkoen Sei Nazioetakoan ere Ingalaterra eta Frantzia heldu dira azken partidara, txapela jokoan dutela.  Berria - Kirola   2004-03-27

Denboraldi bukaeran txapelen bat izango dugu eskuetan.  Berria - Kirola   2004-11-24

Nafarroako txapel nagusia bitan jantzi du.  Berria - Kirola   2004-10-09

Zortzi buru, txapel bakarra.  Berria - Kultura   2006-04-01

Mungian bi txapel banatu zituzten, baina gainerako finalistak ere ez dira geldituko saririk gabe.  Berria - Kultura   2004-06-20

Guztira bost txapel bereganatu dituzte ezpeletarrek: 600, 640, 680, 720 kilokoak eta pisu librekoa.  Berria - Kirola   2004-06-08

Larretxeak buruz buruko txapel bat irabazi nahi du.  Berria - Kirola   2004-11-19

Maila pertsonalean, txapel goserik gabe aritu zela aitortu du.  Berria - Kultura   2004-12-21

Bere burua ere animatzen zuen garaipenaren txapela lortzera, bertutearen goreneko mailara iritsiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Beti Gaztek iazko bi txapelei eutsi egin die.  Berria - Kirola   2004-06-05

8 txapel-handi (orobat txapelandi) izond/iz txapel handia daramana.

-Agertu! -aldarri egin nuen, edozein sarjentu txapelandiren modura.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 16. orr.

Esku txikiko txapel-handia. Txikiak eta hauskorrak zituen eskuak Azkoitiko txapel-handiak, eta hilabeteko partida bat baino ezin zuen jokatu.  Berria - Kirola   2004-02-21

Txapel-handi haiek irribarrez aditzen zituzten nire predikuak; eta zenbait aldiz zantarkeriaz eta birao ozenez erantzuten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere txapel (5); beste txapel bat (9); bi txapel irabazi (5); lehen txapel (4); txapel bat irabazteko (4); txapel beltza (4); txapel gorri (4); txapel gorria (11); txapel gorriak (5); txapel handi (6); txapel handia (4); txapel irabazi (19); txapel irabazi ditu (11); txapel jantzi (8); txapel jantzi ditu (4); txapel lortu (4); txapel nagusia (7); txapel txiki (4); txapel urdin (4)

azken txapela (7); banakako txapela (5); bere txapela (5); bigarren txapela (15); binakako txapela (10); buruan txapela (6); buruko txapela (12); buruz buruko txapela (12)

erabakiko da txapela (4); eraman zuen txapela (6); euroligako txapela (4); euskadiko txapela (8); euskal herriko txapela (5); euskal txapela (4); gipuzkoako txapela (4); hirugarren txapela (16)

iaz txapela (4); irabazi zuen txapela (6); izan du txapela (4); jantzi du txapela (10); jantzi dute txapela (4); jantzi zuen txapela (27); jantzi zuten txapela (6); kiloko txapela (8); laugarren txapela (6); lehen txapela (32); lehen txapela jantzi (4); lehen txapela lortu (5); lehenengo txapela (5); ligako txapela (5); lortu zuen txapela (5); maila nagusiko txapela (5); mailako txapela (18); mailako txapela jantzi (6); manomanistako txapela (4); nafarroako txapela (4)

seigarren txapela (6)

txapela bat (13); txapela bigarrenez (4); txapela buruan (23); txapela burutik (4)

txapela erabakitzeko (4); txapela erantzi (6); txapela eskuan (4); txapela eskura (6); txapela etxera (4)

txapela irabazi (30); txapela irabazi zuen (5); txapela irabazita (4); txapela irabaztea (7); txapela irabazteko (36); txapela irabazten (6); txapela jantzi (83); txapela jantzi zuen (41); txapela jantziko (5); txapela jantzita (4); txapela janztea (14); txapela janzteko (58); txapela janzteko aukera (6); txapela janzteko hautagai (5); txapela jokoan (12); txapela kendu (10); txapela kentzeko (24); txapela kentzeko moduko (7); txapela kentzeko modukoa (10); txapela kentzekoa (4); txapela kentzen (4); txapela lortu (21); txapela lortu zuen (6); txapela lortzea (4); txapela lortzeko (26)

zortzigarren txapela (6)

bi txapelak (10); irabazitako txapelak (4); maila nagusiko txapelak (4); txapelak irabazi (4); txapelak jantzi (9); txapelak lortzeko (5)

txapelaren bila (13)

iazko txapelari (4); txapelari eusteko (27); txapelari eusteko erronka (6)

txapelaz jabetzeko (4)

aurtengo xapela (4); bere xapela (3); bigarren xapela (4); ereman dute xapela (3); ereman xapela (3); euskal herriko xapela (3); frantziako xapela (6); hirugarren xapela (3)

xapela beretu (4); xapela bildurik (3); xapela buruan (5); xapela ereman (5); xapela irabazi (5); xapela irabazi dute (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus