Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monumentua txapa edo latorriz eginda zegoen, barrendik hutsa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.
Bordatxo bat, oholez jasoa eta teilatua txapa okerrez estalia, lorategi baten zokoan. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.
Eskuzko plantxekin aritzen ginen txapa handi-handi baten kontra. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.
Txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten hots lehorra. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 131. orr.
Lurra txapazkoa, alanbrez bildutako tutu metalikoak baranda gisa, ez zuen metro bat zabal. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.
Caudilloaren enparantza zioen txapazko errotulu batek. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 105. orr.
Txapazko erretilu zahar bat izan zuen bere lehengo panderoa. Berria - Kultura 2006-04-22
Bezero bat etortzen zenean txapa puska baten edo sutegi zahar baten eske, txatarra meta bat desegin behar izaten zen hura aurkitzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
· Bazuen kriminal haiek eragiten zituzten torturen berri, begiak ateratzen zituztela koilarak erabiliz, edo burdin-txapa goritu batera botatzen zutela jendea behin eta berriro. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Ziegetako leihoak burdin-sarez itxita daude, boligrafoa igarotzeko baino zulo txikiagoak dituen burdin-txapa zulatuarekin itxita. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 187. orr.
Bere modukoek autoa irauli dezakete, bidetik atera, atzetik jotzea ere litekeena da, baina txapa kontu hutsa baino gehiago izango da orduan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 86. orr.
Noizbait, altzairu herdoilgaitzezko txapaz egindako trena agertu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.
Elurrak eta izotzak eraginda zauriturik gabeko txapazko istripu txiki ugari izan zen. Berria - Harian 2005-01-25
Lanuztea dela-eta, Volkswagenen ekoizpenaren %70 geldi dago, eta txapa eta pinturako sailak bakarrik ari dira lanean. Berria - Ekonomia 2004-02-03
Ibilbide luzeko trenek hauts gehiago eta neke gehiago zuten gainean, lurralde ezberdinetan zahartu denaren txapa-azala, beste garai bateko ukitu bat, herdoilera iristen ez den distira-ez bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.
Bat-batean bizikletaren txapa-zarata entzun genuen, lurrean arrastaka, behin eta berrizko ai larriekin batera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.
Euriteen ondorioz, txapa istripu ugari izan ziren atzo goizean errepideetan. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Eta hark lehengo ekonomika edo txapa seinalatu! Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.
Plantxa sukaldeko txapan berotzen ipini eta arropa zimurren artetik luzatzen zenizkion eskuak hartu zituen Dolorsek. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 36. orr.
Azkarki, ketan zegoen kafe-eltzea txapatik baztertu zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.
Ekonomika gainean eltzea lurruna dariola, kako batean txapa irekitzeko gantxoa, paretan Arantzazuko egutegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.
Sutegi ekonomikoaren txapa ilunaren gainean bi eltze eta kafetera esmalte zurikoa. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 37. orr.
Ogia txapan xigortzen ari zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 228. orr.
Hirugihar xerrak plastikozkoak balira bezala bihurritzen ziren txapa gainean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.
Ontzietatik txapa gainera jausten diren tanten klaskadek urratzen dute isiltasun epel eta hezea. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 37. orr.
Lepokoa eta gabardina aulki batera bota ondoren txapa elektriko batean kafe-eltzea berotzen jarri zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.
"Nuklearrik Ez" txapa erraldoi faltsifikaezinak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.
Jertsean neraman Euskadiko Ezkerraren sinboloaren txapa eskatzea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.
Zuria, berdea eta gorria zen txapa. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 100. orr.
-Gizonak Gestaporen txapa bat erakutsi dio. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 238. orr.
Txapa obalatua zen, nikelezkoa itxuraz, eta agentearen zenbakiaz gain, bi hitz zituen irarrita: Geheime Staatspolizei. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.
Finalerdiak hasteko txapa botatzea baino ez da falta. Berria - Kirola 2004-02-12
Txapak Esaini eman zion estreinako sakea, eta 2-0 jarri zen aurretik markagailuan. Berria - Kirola 2004-06-27
Txapa kendu eta botila erdia hustu du zurrutada batez. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.
Aspaldiko Coca-Cola baten txapa gorria izan zitekeela esan zuen Monikak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.
Plater birakari batean edukitzen ziren plastikozko espezia-pote haiek, "Cinzano" txapa-kentzeko haiek. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.
Ane minutu beteko soloan murgildu zen luzimendu eta luzamenduan, eta txapa kolpe batekin amaitu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.
Azken hori esatean pilota txapa gainean utzi nion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 144. orr.
Ondo atzeratuz eta txapa gainean moztuz guztira hamabost tanto egin zituen, asko Otxandoren lanaren fruitu. Berria - Kirola 2006-02-05
ik txapagain.
Hainbatetan zortea izan zuen lagun pilota txapatik gora kokatzeko. Berria - Kirola 2004-05-16
Dejadak txapara joan zitzaizkion, eta gantxoak, kontrakantxako marrara. Berria - Kirola 2006-01-06
Hemezortzigarren tantoa Ruizek pilota txapara bota ondoren lortu zuen Martinez Irujok. Berria - Kirola 2004-07-08
Urdinak 18-14 hurreratu zirenean, azkaindarrak txapa jo zuen eta bere hotsak iraulketa itxaropenak desegin zituen. Berria - Kirola 2004-07-15
Tantoa eginda zuela botariko bi dejadak txapa jo zuten, eta metalaren hotsak Xala aztoratu zuen (8-8). Berria - Kirola 2006-04-18
Hamargarren koadroan behar zuten pilotakadek txapa azpia jo zuten. Berria - Kirola 2006-01-29
ik txapape.
Tomasek harrapatu nau alde egiteko nengoela eta orain kriston txapa emango dit, ziur. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 56. orr.
Ez dion entzun gaur goizean sartu digun txapa! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.
Nahi beste luzatzeko aukera ematen badiet batzuek sekulako txapa sartuko didate eta gero hori dena zuzentzeko. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 59. orr.
-Hi, ta, Aiorari ere txapa hau dena sartu diok? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 57. orr.
-A ze txapa, ezta? -esan zuen Mikelek. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 34. orr.
-Alex, Alex, zer txapa da hori guztia? -moztu nahi izan zion Julenek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.
Potroetaraino nago irakasleek agintzen dizkiguten txapak irakurtzen eta zure liburua guztiz desberdina da, deskojonoa! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 21. orr.
txapa gainean (14); txapa gainean moztuz (3); txapa gainera (4); txapa kendu (4)
txaparen kontra (3)