Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barre eta txantxa asko izan zen otordukoan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.
-Txantxa bat da hori -esan zuen Andresek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.
2.200 milioi euroren salerosketa izan zen, eta kopurua ez da txantxa. Berria - Ekonomia 2004-10-30
-Ez da txantxa, ez pentsa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 248. orr.
Ez da txantxa, ezta mehatxua ere. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.
Txantxa gutxi izaten zen harekin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.
-Nahiko txantxa izan dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.
Amaituak ziren txantxak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.
Bingo esan ordez, Virgo esaten omen zuen askotan, edo Bimbo, Vigo ere bai, txantxa jotzearren. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.
Hori dela eta, txantxa bat baino gehiago jasan behar izan zuen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.
Neurtu gabe nola hartuko zuen nire txantxa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 339. orr.
Gizon bibotedunak, barre eta txantxa ugari zerabiltzatenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.
Anai talde hain ugarian ez zitzaion inori entzuten ez hitz arinik, ez txantxarik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.
Aldez aurretik ikusten dut badatorrela txantxa, eta hatzak gurutzatzen ditut ona izan dadin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 206. orr.
Elkarri burua berotuz eta batak bestearen txantxak txalotuz. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.
-Utzi txantxak, Mentxu, sorpresa bat daukat zuretzat. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 67. orr.
Txantxa ondo joan zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 404. orr.
Posta elektronikoaren bitartez hedatutako txantxa baten bitartez izan zen. Berria - Harian 2005-01-23
Ezkongaietan edo ezkonberritan bezala, txantxarako beti gertu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.
Halako txantxarik ez niri, gero! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.
Haserre handirik eragiten ez zituzten elkarren arteko txantxa eta zirtoak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 255. orr.
Gehiegizko ukazioa ez ote zen izango galdetu nion, jakin-minez eta txantxaz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.
Laneko bilera da, beraz, baina giro lasaian egiten dena, txantxa artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 124. orr.
Guk txantxatzat hartu genuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.
Ateraldi zentzugabez, txantxa alaiz eta bufoikeria sasi histrionikoz beterik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.
Ezjakinaren txantxa inozoa edo jakitunaren probokazio zitala? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
-Txantxa ederra Georgerentzat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 422. orr.
Harropuzkeria hutsez ni txiki-txiki egitea eta elbarri uztea txantxa bikaina balitz bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.
Txantxa txiki horretan parte hartu ahal izan banu! Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
-Ez da gero zure txantxa merke horietakoa izango, ezta? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.
Txantxa burugabea izan da. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.
Egin dezatela barre, asma ditzatela txantxa iraingarriak: aspertuko dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.
Ezin ditu burutik uxatu haien ziriak, haien burla on-usteko nahiz txantxa gaiztoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Badira gazteak [...] gai horri buruz normal eta txantxa gordinik egin gabe hitz egiteko gauza direnak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 186. orr.
Buru-buztanik gabeko txantxa gordin batekin errezibitu ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Txantxa umiliagarri eta zitalenak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.
-Elbarri ez ezik, mutua zara? -nire harridurarako, neskak ez zuen txantxa ankerren tonuan galdetzen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 26. orr.
Oso bakanetan egokitu zait txantxa lizunen bat entzutea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.
Ez haren ateraldi zorrotzik, ez haren txantxa ausartik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 225. orr.
Kolpismo judizialaren ondoan, militarrena txantxa hutsa da. Berria - Mundua 2006-02-05
Esaldi ziniko bat zen, baina baita gure arteko txantxa ohikoa ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.
Begi-bistakoa zen Danelen gustu txarreko txantxa baten biktima ginela. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.
Bai, barkatu: oso gustu txarreko txantxa izan zen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.
Betiko txantxa bota du: "behera bihotzak eta ez dezagun etsipena gal". Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.
Banekien hori guztia ez zela inolako txantxa, beste ikuspuntu batetik begiratuta. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 115. orr.
Beste neskek Niniren kontura egiten zizkioten berriketa eta txantxa maliziarik gabeak hasi bezalaxe amaitu ziren poliki-poliki. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.
96.000 euro ziren, txantxa benetan garestia merkatariarentzat. Berria - Ekonomia 2004-12-01
Orduan Florentek, txantxa kutsua utzi gabe, bere dirua urdaitegian bertan inbertitzeko eskaintza egin zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.
Txantxa tonuz baina argi ebakiz berbak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 50. orr.
Descartesen txantxa itxurako zalantza famatu horrekin hasten da Aro Modernoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.
Gerlariek berehala utzi zuten alde batera euren txantxa-jarrera eta errespetu handia erakutsi zuten. Txantxa giroan bazen ere, ez zuen zalantzarik egiten haien huts bakoitza, ttikiena izan arren, nabarmen uzteko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 190. orr.
Trufa eta txantxa giroko horrelako elkarrizketa batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.
Begietara egin nion so, txantxa keinuren baten bila. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.
Ez zuela inolako txantxa edo irain itzalik sumatu mutilarengan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.
Harryk Zonkoren dendako txantxa-gaien poltsatxo bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.
Gozoki-denda nahiko ona da, baina Zonkoren txantxa-denda arriskutsua da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.
Txantxa-barre batez lagundu zuen esandakoa, Fionn oso serio bazegoen ere. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 125. orr.
Charliek, ni zaintzeaz gain, behera jaisten lagundu dit, eta eskolako patioa zeharkatzen, hango txantxa-hots zalapartarian barrena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Bidean txantxa-kontari eta barreari emanez zihoazen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Trapuzko panpina baten legez mugitzen zen, kanpotik zetorren ikusleei keinu-txantxa lotsagabeak eginez. Berria - Kultura 2004-05-16
Hori, giza eskalan, akrobazia ironiko bat da, txerpolari-txantxa bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Gabriel ferekatzen zuten, eta hala ikasi zuen hark tragediazko bertso etenik eta baserritar antzez-txantxa baldarrik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.
Umeak ardura handi barik ikusi ditu, solas eta txantxa, eskolara bidean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 33. orr.
Izan ere, txantxa eta algara baino ez ginen ibili hainbat astetan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.
"Abajo los Borbones" leloa hedatzean, ez zetorren batere txantxetako asmotan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 10. orr.
Txantxetako izen taxonomikoak "katu borrokari" esan nahi du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 288. orr.
Eraso erdi txantxetakoari zuzenean erantzun ordez, arrisku handi batez abisatzen ari den baten seriotasunaz mintzatu nintzaion: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.
-Ez da txantxetako gauza, Ron -bota zion Hermionek zorrotz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.
Mutiko maitea, hori ez da gero txantxetako gauza... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 263. orr.
-Ez zuan txantxetako kontua, jakina. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.
Garijotze lanak ez ziren txantxetakoak, baserriz baserri txandaka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.
-Ez dira txantxetako gorabeherak, Nora! -zakartu zitzaion Andreas-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.
Zergatia ez da txantxetakoa, hilketa bat leporatzen baitiote, bere emaztearen hilketa hain justu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Gaia ez zen txantxetakoa: lan munduaren giltzak zabalduko al du euskararen etorkizunaren atea? Berria - Euskal Herria 2004-11-03
Txantxetan, noski, nahiz badakidan batzuetan itzuri zaidan sermoi-kutsua ez dela txantxetakoa izan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.
Konpainia bateko zuzendari eta koreografo izatea ez baita txantxetakoa, eta neurri batean baldintzatzen du. Berria - Kultura 2004-04-20
Txantxetan edo burlaizez begiratzen dio, baina maitasunez inoiz ez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 197. orr.
Banda batean bildu ginen denok, ausarki batzuk, txantxetan beste batzuk eta beldurrez beste batzuk. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 28. orr.
Txantxetan denak, niri barre eginez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Atsekabez begiratzen zion eraztun horri, kondenazioaren sinboloa balitz bezala, eta, aldiz txantxetan, aldiz serio. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 62. orr.
Hizketan hasi zen... txantxetan edo. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.
Nire laguna, agian txantxetan, Heineren poema bat errezitatzen hasi zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Ni ez naiz txantxetan ibiltzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.
Haren begitartean ez zuen txantxetan edo adarra jotzen zebilelako aztarnarik nabaritu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.
Mundu guztia irribarreka eta txantxetan zebilkion hori zela eta. Barre egin zuen, txantxetan ari zela adierazteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.
Berriketan eta txantxetan aritu zen, begiak espaloi batetik bestera zihoazkiola. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.
Begi-bistakoa izaten zen ez zela txantxetan ari, bene-benetan baizik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 164. orr.
Gaiari nola-hala heldu nionean, berehalaxe agertu zen txantxetan esana zuela esandakoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.
Idoia muturtu egin zen, txantxetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.
–Ez da txantxetan hartzeko moduko arazoa. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.
Ez zeukan eskubiderik jende guztiaren aurrean berari mendebaldeko britainiar deitzeko, ezta txantxetan ere. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.
Ezta txantxetan ere horrelakorik! Txillardegi «Putzu», 1999 - 62. orr.
· Erdi txantxetan errana, baina aldi berean gogaituxea ere bai. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.
"Ai, Garibairen arima erratua!", egin du biografoak, erdi txantxetan, hasperen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.
Erdi serio erdi txantxetan esan zion: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 185. orr.
· Haren kopiak eskuan genituela eta elkarri txantxetan joan ginen Guernica jatetxeraino. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Txantxa egiteko asmorik gabe, Gavoillerengana itzuli eta esan nion: [...]. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.
Reginak, txantxa egiteko, lotsagabe samar erantsi zuen: [...]. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 128. orr.
Ezin zuen sinetsi hil-oihalaren txantxa egin zion adiskide mamia hilik egon zitekeela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.
«Justiziaren erabateko txantxa egitea» gaitzetsi zuen Asif Ikbal eta Shafik Rasulen defentsariek, eta Gareth Peirce beste hiru preso ohien abokatuak, berriz, «ez sinesteko moduko historiatzat» jo zuen. Berria - Mundua 2004-03-12
Pobretasunaz txantxa egitea bezain baldarra litzateke hori. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.
Nik Teresarekin izandako auziaz txantxa egitea ez zitzaidan bidezkoa iruditu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.
· Orduan txantxa bat eginez irten behar izaten dut ataka horretatik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.
Baina ez da txantxetakoa; izugarriegia da txantxak egiteko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.
Halako txantxak egiten zizkion, eta halako ergelkeria txoroak esaten, non barre egin beste erremediorik ez baitzuen Taibelek izaten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Arrailerian jarduten da, barre egiten da, txantxak egiten dira, graziaz hitz egiten da, eta graziaz mintzatzen ikasten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.
Fernandok txantxa bera egiten du beti: Honezkero ile urdinen bat edo beste izan beharko huke... ziur tindatzen duala"-. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 68. orr.
Gizonak bere buruari egiten zion irribarre, txantxa on bat egitera doanaren gisa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.
Poliziaren kontura egiten zituzten txantxa gehienak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 89. orr.
Nik ez dut sekula txantxarik egiten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 317. orr.
Txantxak txantxa, primeran aritu zen Jon, gainerakooi alde nabarmena kenduz. Txantxak txantxa, ez naiz ni ezeren egunen oso zalea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.
Txantxak txantxa, atzokoan hainbeste aipatu zen artisten engaiamenduaz hitz egin zuen, besteak beste: «ez direnean arrazoi politikoak sentitzen, behartzea ez da kontua». Berria - Euskal Herria 2004-08-18
barre eta txantxa (3); dena txantxa (4); ez da txantxa (11); ez dira txantxa (3); gustu txarreko txantxa (3)
txantxa artean (11); txantxa bat izan (3); txantxa bat zela (3); txantxa bat zen (4); txantxa besterik ez (3); txantxa da (3); txantxa egitea (3); txantxa giroan (8); txantxa gordin (3); txantxa gutxi (4); txantxa hutsa (5); txantxa izan (9); txantxa moduan (4); txantxa txiki (3); txantxa ugari (3); txantxa zela (3); txantxak txantxa (3)
txantxaren bat (12)
ez txantxarik (3); txantxarik egin (5); txantxarik ez (6); txantxarik gabe (3)
ez da txantxetako (14); txantxetako gauza (10); txantxetako ikuspenak (3); txantxetako kontua (9)
ez da txantxetakoa (14); ez dela txantxetakoa (4); ez zela txantxetakoa (4); ez zen txantxetakoa (8); txantxetakoa izan (7); txantxetakoa izango (4)
beti txantxetan (6); erdi txantxetan (49); erdi txantxetan esan (4); esan nion txantxetan (8); ezta txantxetan ere (4)
txantxetan ari (93); txantxetan ari nintzen (6); txantxetan ari zara (10); txantxetan ari zela (8); txantxetan ari zen (6); txantxetan ariko (5); txantxetan aritu (12); txantxetan aritu ginen (6); txantxetan aritzea (6); txantxetan aritzeko (6); txantxetan aritzen (6); txantxetan bezala (8); txantxetan egindako (3); txantxetan esan (17); txantxetan esan zidan (4); txantxetan esaten (9); txantxetan hartu (4); txantxetan hartzeko (6); txantxetan hartzen (9); txantxetan hasi (5); txantxetan hasten (3); txantxetan ibili (8); txantxetan ibiltzeko (3); txantxetan ibiltzen (10); txantxetan jarduteko (3)
ez dago txantxetarako (5); ez zegoen txantxetarako (4); txantxetarako gogoa (4)