Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txanda (orobat tanda g.er.) 1 iz era bereko egite hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea.

Goizean goizxeago sartu eta arratsaldean lehentxeago ateratzeko baimena eskatu nion gure buruari, optikoarenean txanda neukala esanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 43. orr.

Atenasko herritarren biltzarrak 7.000tik 8.000ra lagunekoak izaten zirela, eta herritar bakoitzak hitz egiteko aukera zuela haietan, txanda zegokionean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Zuri ere iritsiko zaizu txanda, uste baino lehenago agian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Txanda iritsi zitzaionean, break berri-berri batean sartu zen gizona, eta iparraldeko autobidea hartu zuen autoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Pedrok bere txanda itxaroten zuen, ilaran, eskuburdinez lotua.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 110. orr.

Javierrek, ilaran sartuko dela eta txanda gordeko duela diosku.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 331. orr.

Aulkiak betetzen zituzten mutiko, neska eta atso zahar guztiei utzi zien txanda pasatzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.

Fiskalak, lotsatuta, nire defentsa suharrari utzi zion txanda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 223. orr.

Txandak antolatu genituen, eta, horrela, eta egoera epaileen aurrean salatuz, lortu genuen eustea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 85. orr.

Izan ere, Joiadak ez zien alde egiteko baimenik eman txanda bukatzen zutenei.  Elizen arteko biblia   2 Kro 23,8

Ihes egin zuen, txanda amaitu gabe, Almaren besoetarantz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 21. orr.

-Orain dela ordu erdi zunan etortzeko Robe, txanda aldatzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 125. orr.

Txanda eskatu nuen, baina itxaron zerrenda handia zegoenez, zain egon beharko nuela esan zidaten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Keinu zorrotz batez nire txanda eskaturik, irakaslearen bularra seinalatu dut nire atzamarraz: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

Elkarri txanda janez jarraitu zuten huntaz eta hartaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 125. orr.

Ongi jarria du, bai, Jakob izena, oraingoarekin bi bider kendu baitit txanda.  Elizen arteko biblia   Has 27,36

Harri bakoitzarekin hiruna minutuko txanda bana egingo dute.  Berria - Kirola   2004-05-14

152 kiloko kuboa erabili zuten, eta bost minutuko txanda bana egin ondoren, parra egin zuten, 21 jasoaldirekin.  Berria - Kirola   2004-04-14

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Txanda bakoitzean egindako lau orduko lanuzteak erabatekoak izan dira, eta zuzendaritza kezkaturik dago egoerarekin.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Gero zein bere txandan joaten ginen "despatxu"ra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Jo argibide bila apaiz lebitarrengana eta une hartan txandan egongo den epaileagana.  Elizen arteko biblia   Dt 17,9

Telefonoaren zain egon beharko zenuen tabernan, txandan, neska batek Leridan soldadu zeukan nobioarekin berriketaldia bukatu arte.  Berria - Kirola   2004-04-11

Egunean 11 orduz atseden hartu beharko dute, gutxienez 3 eta 9 orduko bi txandatan.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

Labur irizten zion egonaldiari, eta pena saminez atera behar izaten zuen seietan hurrengo txandakoak iritsi aurretik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Poliziek eurek deitu omen zuten txandako abokatua, «atxilotu piloa» zegoela-eta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Jite horretan harrapatu baitzuten Istillaga, galtzak lurrean, seietan hasten ziren txandakoek, ilunpean zegoen gelan argia piztu zutenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.

Billarreko mahai bat zegoen, eta bi gizon ari ziren bertan, isiltasun ia erlijioso batez, txandari txanda.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Vernerren eta Jansoen txanda zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 110. orr.

Apur bat geroxeago nire txanda zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Hire txanda duk orain!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

-Zure txanda, Tommo -esan zuen amak. "Zein da zure izena?", galdetu zidan nire txanda heldutakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Janson, gainerako lapur eta hiltzaileen zerrendan bere txanda iritsi zitzaionean, epaitu eta heriotzara kondenatu zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Mogolen aitzindari musulmanei eta, beren txandan, mogolei eurei, komenigarri iruditu zitzaien ordezten ari ziren hindu-estatuen jarraibideari segitzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Alkatearen txanda dator.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 279. orr.

Justinianoren txanda etorri zen gero.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

Segidan baltsearen txanda izan zen eta ondoren tangoena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

AK honen hasieran agindutako argibideak eman eta gero, ondorioaren txanda dator segidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Galderen txanda heldu zenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Abeslarien txandak antolatzen zituen eta solistak aukeratzen zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.

Saio normala amaituta, propinen txandan, "Itziarren semea" kantatu zuten, entzuleren batek eskatuta.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.

3 (ordinalekin)

Handiena besterik ez dut kendu, eta bihar bigarren txanda bat egingo dut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 94. orr.

Hitzaldien hirugarren txanda.  Elizen arteko biblia   Jb 22,1 tit

Lehendakaritzarako hauteskundeetako bigarren txanda galdu ondoren.  Berria - Mundua   2004-12-30

Auzitegi Gorenak bozen bigarren txanda errepikatzeko agindu du.  Berria - Mundua   2004-12-04

EAJko Arabako eta Gipuzkoako barne hauteskundeen bigarren txanda atzeratu egin da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Laugarren txandaren ondoren Srubovek ez zituen aurpegiak, oihuak bata bestetik bereizten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 29. orr.

4 (-ko edo -tzeko atzizkiaren eskuinean)

Maiz etxeratzen zitzaigun arratsaldeko txanda zuenetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 13. orr.

Gaueko txanda heldu zenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 215. orr.

Zazpietako txandan hasi omen duk lanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Amaitzean, besteok Amen esan genuen, eta gero norbaitek zaintzako txandetarako deia egin zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Giroa berotzen hasten dira kartzeleroak, patioko txanda berean ateratzen dituzte preso aurkariak: motina probokatzen ari dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 164. orr.

Denekin mintzatzen zen jakintsua, eta bi ordu itxaron behar izan zuen mutilak horretarako txanda heldu zitzaion arte.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 53. orr.

Azkeneko txandan bezalaxe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.

Bere burua zuritzeko txanda zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 183. orr.

Heldu zitzaion, bada, Esterri [...] erregearen aurrera agertzeko txanda.  Elizen arteko biblia   Est 2,15

Barrakoiko atarian sendagilearenean egoteko txanda heldu zitzaidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 183. orr.

Gero gainotzeko taldeei erantzuteko txanda emango zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Mahaian eseri zenean, amak hartu zion komunera joateko txanda.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

Hantxe nago, ilaran zain, ordaintzeko txanda noiz etorriko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 90. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Guardiaren txanda-aldaketari esker jakin duzu ordua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.

Besterik ezean, txanda-sistema bat antolatu genuen andreak eta biok, gau osoan ez bazen ere bakoitzak hiruzpalau orduz behinik lo egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Nahiz eta hazkundealdia [...] erronka eta erantzunen txanda-sail bezala azter daitekeen, aurkitu dugu ezinezkoa dela uhin-luzera estandar eta komunik bereiztea txanda-segidarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Biak talde mistoan egonda, interbentzio txandak eta finantzaketa ere banatu egin beharko dituzte.  Berria - Harian   2005-06-08

Bukatzeko, erreplika txanda hasiko da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Garbiketa-txandena ere gogorarazteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

Txopako gazteluan pilotu txanda egiteko agindua hartu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

Mahai-aulkiak ez dira garbitzen zikindutakoan, langile-txanda aldatzean baizik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 124. orr.

Bigarren zerbitzua amaitutakoan, hirugarren janari-txanda ekarri zuten, hura ere beroa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

Hauei ere, berauen senide ziren Aaronen ondorengoei bezala, beren zerbitzu-txanda ezarri zieten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 24,31

Otoitzean ziharduelarik, lehen gau-txanda aldean edo, hor non datorkion deabru talde handi bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.

Otoitzean pasatu zuen gaua, bigarren zaindari-txandara arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Beste guardi txanda bat egiteko aski denbora.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 75. orr.

Gaur lan-txanda izan duten begirale guztiei erakutsi diet literatur-lan aske eta dohain baten aldeko aldarria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.

Zelata-txanda bete beharrez, Pello inguruak miatzera abiatu zen bitartean, loak ez zituen hartu denak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

7 edaria edo kideko zerbait talde bateko kide guztiei banatzea. ik erronda; turnada.

Niretzat kafea eta lagunentzat hartzen ari zirenaren beste txanda bat agindu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 77. orr.

Giroa ekaiztsu ikusten zuenean, txanda bat ardo bere kontura atera, eta Galarretako partidaz galdetzen baitzien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

8 kirol lehiaketa batzuk banatzen diren zati berdinetako bakoitza.

Lau laguneko zortzi txanda egingo dira, eta aurreneko biak sailkatuko dira.  Berria - Mundua   2004-03-10

Zozketaz banatutako txandak izango dituen azken estropada izango da.  Berria - Kirola   2004-07-29

Sailkapenaren arabera egin dira txanda banaketak, beraz, etxeko taldea lehenengoan izango da, Isuntza, Trintxerpe Servicristal eta Pedreñarekin batera.  Berria - Kirola   2004-08-05

Santurtzi izan zen txanda horretan lehena.  Berria - Kirola   2004-08-22

Bi traineruak txanda berean aritu baitziren.  Berria - Kirola   2004-07-13

Txanda nagusiko lau traineruen arteko lehia aurrekoan baina estuagoa izango den.  Berria - Kirola   2004-09-12

txanda: Santander, Zierbena eta Arkote.  Berria - Kirola   2004-07-31

Merezi du aipamenik Oriok (bere txanda irabazi zuen [...] eta merezi du aipamenik Pedreñak ere (lehen txandan aritu, eta bosgarren bukatu zuen atzoko estropada, indartsuenen artean).  Berria - Kirola   2004-08-08

Helduden igandean, hiru txandetan eta arraulari hoberenekin, goizeko 11-ak eta erdietan hasiz.  Herria   2001-06-28

Bost kirolariak hiru txandatan jardun zuten segan.  Berria - Kirola   2004-05-25

Gizonezkoen 200 metro libreko txandak erakargarriak izan baziren, emakumezkoen bularkako 50 metroak ere ez ziren emozio gabeak izan.  Berria - Kirola   2004-10-08

Penaltien txanda 4-2 amaitu zen.  Berria - Kirola   2006-02-11

Egurretan, Larretxeak eta Mindegiak txanda libreko probetako egurrak plazaratuko dituzte.  Berria - Kirola   2004-02-29

Lehen proba: bi bikoak txanda librean 60 ontzako egurra ebakitzen (2 puntu).  Berria - Kirola   2004-12-17

Bigarren jardunaldia jokatu ondoren berdinduta baleude bi edo talde gehiago, orduan jokatuko lukete berdinketa hausteko txanda.  Berria - Kirola   2004-11-12

Zozketarik ez da izango, biek ala biek badakite elkarren ondoan egingo dutela arraunean, eta txandan lehenago bukatzen duenak sailkapeneko ohorezko postua eskuratuko du.  Berria - Kirola   2004-08-03

Bera izan zen txandako azkarrena.  Berria - Kirola   2004-07-20

9 txandan adlag txandaka. ik beherago 13.

Bera eta beste hogeita bi jubilatu latorrizko hesitik txandan begira.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

10 txanda egin

Begiak xukatu nituen; norbait zetorren txanda egitera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 98. orr.

Gaur, ikusten duzunez, txanda egiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 47. orr.

Nazioarteko Espazio Estazioan dira txanda egingo duten astronautak.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Goizeko txanda egin dutenek ordu erdiko atzerapena izan dute Ondarroatik Bilbora.  Berria - Harian   2005-01-26

Txopako gazteluan pilotu txanda egiteko agindua hartu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

Alemaniarren hiru ehiza misio daudelako Albert gainean elkarri txanda egiten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.

· Zaintzaileek hiru txanda egiten dituzte egunean: 07:00-15:00, 15:00-22:00 eta 22:00-07:00.  Berria - Harian   2005-06-14

Etengabeko txandak eginez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 30. orr.

Platerak garbitzeko txandak egitea erabaki zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 121. orr.

11 txanda eman

Bizpahiru hilabetera ematen dute txanda [Osakidetzan].  Berria - Harian   2005-07-16

Maiatzaren 22rako eman zioten txanda.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Zenbat bidaiarik eman ote zion elkarri txanda?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Nekatzen zenean, amaiera hitzetara jo, "hala ez bazan sar nadila kalabazan", eta beste bati ematen zion txanda.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Eman diezaiogun txanda orain Bizkaiko gertaera txikiena ere xehetasun handienez jaso ohi duen El Correo Español-i.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

· Lau ziklista behar badira lau, bost behar badira bost; txanda emate luze zein motzak ere aukeran.  Berria - Kirola   2004-07-14

12 txanda hartu

-Lur jo zuen Erromak; Bizantziok hartu zion txanda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Jostaketarekin aspertu zenean Pantxok hartu zion txanda, era okerragoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.

Orain hondeatzaileek hartuko zieten txanda zurginei.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Gero, mendea iragan ondoren, Cauchy, Poncelet, Sophie Germain, Poisson, Chaslesek hartu zuten aurrekoen txanda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Ruche jaunak txanda hartu zion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Hodeietan gordetako euria haizeari txanda hartu zain zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

1938an, Barañanori txanda Jose Inazio Ibarbia errezildarrak hartzen dio.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 55. orr.

-Astakirten bat ezagutu duela! -esaten du Joanak txanda hartuz-, berarekin txat batean aritzen den pirata bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 130. orr.

Sistema abian jarri ondoren baino ez dute hartuko enbrioiaren geneek beren txanda, eta lanean hasi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

13 txandan-txandan adlag txandaka. ik beherago 9.

Lurrean, zoladura gisa, baldosa zuriak eta arrosak jarriak zeuden txandan-txandan, greka gorri ilun bat inguruan zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Ez kexatu, txandan-txandan denoi tokatuko zaizue eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.

Bata bestearen ondoan jarri ginen belauniko eta ipurdia gora, txandan-txandan sar ziezagun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Txandan-txandan hartuko ditinagu, aldian urre pilatxo bana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.

14 txanda-pasa egin (orobat txandapasa eta txandapaso) txanda pasatzen utzi.

Zer uste zenuen maribihurritxo horrek, txanda-pasa egingo nuela? Nadiak, berriz, urrats horiei txandapasa egin, eta marrazki nabarmenki ezagungarri eta irudi xehekoak egiten zituen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 85. orr.

Urtarrilak bere azken egunean ilbete zuria lapurtzen badio, otsail 28 egunekoari txanda-pasa egiten baitio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agertzeko txanda (5); azken txanda (12); azken txanda librekoan (4); bakoitzak bina txanda (4); bere txanda (36); bere txanda iritsi (8); bere txanda zen (4); beren txanda (9); bi txanda (6); bigarren txanda (68); bigarren txanda bat (5); bigarren txanda egin (6); bigarren txanda errepikatzea (5); bilera txanda (10); bina txanda (5); bozen bigarren txanda (13); da bigarren txanda (5); da nire txanda (4); da txanda (5); diete txanda (4); dio txanda (9); du txanda (7); dute txanda (7)

egiteko txanda (7); elkarrizketa txanda (12); galderen txanda (10); gaueko txanda (9); gazteen txanda (5); gure txanda (29); gure txanda da (7); hartu zion txanda (5); hauteskundeen bigarren txanda (6); hire txanda (7); hire txanda duk (7); hiru txanda (10); hirugarren txanda (6); hitz egiteko txanda (5); hitzaldien txanda (4); hurrengo txanda (4)

izateko txanda (4); lan txanda (8); lehen txanda (20); minutuko hiru txanda (7); minutuko txanda (12); minutuko txanda bana (4); nire txanda (64); nire txanda da (13); nire txanda iritsi (7)

orain nire txanda (8); orain zure txanda (4); proba txanda (4); proba txanda librean (4); taldearen txanda (8); taldearen txanda izango (4); taldeen txanda (4)

txanda aldaketa (6); txanda amaitu (6); txanda bakoitzean (23); txanda bakoitzean bi (6); txanda bakoitzeko (10); txanda bakoitzeko bi (6); txanda bana (6); txanda bat irabazi (4); txanda batean (6); txanda berean (23); txanda berean arituko (4); txanda bukatu (4)

txanda egin (19); txanda egingo (18); txanda egingo ditu (7); txanda egiten (7); txanda egokitu (5); txanda eman (4); txanda errepikatzea (5); txanda eskatu (6); txanda etorri (25); txanda etorri zen (13); txanda gaur (4); txanda guztiak (6); txanda hartu (14); txanda hartu zion (4); txanda hartuko (4); txanda hartzen (10); txanda hasi (6); txanda heldu (32); txanda heldu zen (9)

txanda iraganen (5); txanda iraganen da (5); txanda iristen (5); txanda iritsi (71); txanda iritsi arte (4); txanda iritsi zain (4); txanda iritsi zen (25); txanda iritsi zitzaionean (4); txanda iritsiko (7); txanda iritsiko da (6); txanda izan (72); txanda izan da (7); txanda izan zen (57); txanda izango (77); txanda izango da (70); txanda librean (66); txanda librean bi (14); txanda libreko (15); txanda librekoan (8); txanda nagusian (4)

xalaren txanda (4); zure txanda (21); zure txanda da (9)

bigarren txandak (4); hiruna minutuko txandak (8); minutuko txandak (13); minutuko txandak egin (4); minutuko txandak egingo (6); orduko txandak (4)

txandak antolatu (4); txandak egin (9); txandak egingo (8); txandak egingo dituzte (4); txandak egiten (8); txandak sailkapenaren arabera (5)

bigarren txandako (11); bigarren txandako emaitzak (4); gaueko txandako (4); lehen txandako (7); txandako langileak (5)

aurreko txandan (10); aurreneko txandan (8); azken txandan (11); bere txandan (10); bigarren txandan (61); bilera txandan (4); bost minutuko txandan (12); bozen bigarren txandan (10); erantzunen txandan (6); galderen txandan (12); gaueko txandan (7); goizeko txandan (10); hauteskundeen bigarren txandan (8); hirugarren txandan (11); lehen txandan (59); lehen txandan aritu (6); minutuko txandan (17)

txandan ariko (4); txandan aritu (11); txandan aritu ziren (4); txandan egongo (4); txandan izan (4); txandan txandan (11)

bigarren txandara (5)

bigarren txandarako (8)

bere txandaren zain (6); bigarren txandaren (5); bilera txandaren barruan (4); nire txandaren zain (4); txandaren zain (22)

bigarren txandari (4); txandari ekin (4)

bi txandatan (19); hiru txandatan (20); minutuko bi txandatan (5); minutuko hiru txandatan (7); minutuko txandatan (5)

lehen txandatik (8)

bi txandetan (4); hiru txandetan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus