Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txamarra (orobat txamar) 1 iz jaka.

Guapa-guapa, txamarra erdirekia, bular erdiak begi bistan, ni haiei begira nengoela, halako batean berak begiratu zidan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.

Bakeroak, kirol zapatilak eta txandal antzeko txamarra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Txamarraren kremailera igo eta ostatura jo zuen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 35. orr.

Une batez, karneta txamarraren zein poltsikotan gordea nuen gogoratzen saiatu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.

Eskuak txamarrako sakeletan sartuta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.

Txamarrako sakelan sartu nuen liburua inor azaldu baino lehen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 53. orr.

Paul D-k txamarraren sakelako botilari heldu zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 310. orr.

Gizonak bularretik haurra askatu eta mutilaren txamarran bildu zuen, mahukak aurrean lotuz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Maukak luze irteten zitzaizkion txamarra zahar bat zeraman soinean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.

Galtza argiak zeramatzan; eta gainetik neguko txamarra marroi bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.

Larruzko txamarra beltz sendoa soinean, kendu gabeko bizarra, neke aurpegia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 60. orr.

Txamarra luzea zuen jantzita, mahukarik gabea, eta kolore ilunekoa, lepoko xingola izan ezik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Trajearen gainetik larruzko txamarra luze bat baitzeraman.  Berria - Kirola   2004-03-09

Eskularru argiak besoetan gora, eta txamar eta longain ilunaz jantzirik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Oinetako parea, ehizarako kapela, gona eta txamarra maiztu batzuk armairuetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik pasa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oihalak baso-usaina izaten zian [...] gerritik zintzilik eramandako hegaztiek isuritako odolarena: odolak beti zikintzen zian ehiza-txamarra.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Gauez denbora-pasa mendi buelta bat egin eta etxeko lan txamarrak egingo ditu, gero egunaren zati handi bat lotan igarotzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.

Espaloian bilduta, jertse koloretakoekin, larru txamarra xinpleekin jantzitako emakume aurpegi-luzeek etsi keinuak egiten zituzten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larruzko txamarra (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus