Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txaleko (orobat txaleku g.er.) 1 iz barneko motza.

Zutitu eta txalekoa eta jaka jantzi zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.

Jaka zeukan jantzirik, ez txalekorik ez lepokorik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Paul D-k zabalik zeraman txalekoa, zamarrik gabe, alkandoraren besoak ukondotik gora bilduta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

Kolore gorri iluneko galtza estuekin eta txalekoarekin jantzita zihoan, eta jertse beix lepo-luze batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Jaka eta txalekoa eranzten hasten zenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Txalekoan erloju-kate astun bat agerian zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.

Txalekoaren botoiek eguzkitan distiratzen zuten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

Txalekoaren sakelatik papertxo bat atera eta hitzaldirako egin zituen izenburuei begiratu bat eman zien.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Atzamar potoloak txalekoko faltrikeretan gakotuta zeuzkan Luigiri begiratu zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

Neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin, mutil belztu bularralde irtenekikoak eta haien inbidiaz zeuden mutil zurbil txalekoz jantziak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Zortzi bat Patrol... eta dozena bi txakur metraileta, txaleko eta 9mm-tako amorruz horniturik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.

Baletatik babesteko txaleko baten behar gorria banuke.  Berria - Mundua   2004-05-18

Jendeak esaten zuen ezin nuela erabili txalekoko takoa.  Berria - Kirola   2004-06-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Beren gorbata argi, txaleko gurutzatu eta galtza zabalekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.

Trajea zeraman, eta txaleko zuria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Kotoizko txaleko zuria eta udako galtzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Gona eskoziar bat, alkandora gris bat eta txaleko beltz bat.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.

Flanelazko ohe-ator zuriaren gainetik txaleko gorri bat zeraman jantzia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Malkoek larruzko txalekoaren aurrealdea zipriztintzen zioten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.

Hogwartseko prefektu-ikurra puntuzko txalekoari itsatsia zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Sedazko txaleko aberatsak tonu egokia ematen zion paparrekoari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.

Ama artilezko txaleko gorriak josten dabil.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Kolorezko txalekoak erabiltzen zituen, eta zilarrezko zintzilikarioak erlojuaren katean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Laukiekiko txalekoa zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Enboskada bat izan da [...] hogei zipaio armaturik, txaleko antibalekin, lotan zegoen borrokalari baten aurka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Horietako askori ez zieten blindatutako txalekorik eman.  Berria - Mundua   2004-12-14

3 (hitz elkartuetan)

Zeta marroiez brodaturiko txokolate koloreko txaleko oihal lodia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 55. orr.

· Ez ginela txalupan fijatuko salbamendu-txalekoaz hornitutako chihuahua harengatik izan ez balitz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txaleko beltz (3); txaleko zuria (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus