Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrerantzean, inguruetan txalaparta jo behar zutela jakiten nuen bakoitzean [...] beti egiten nuen modua entzutera joateko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.
Ziburuko Bourousse karrikan trikititxak, mutxikoak eta txalapartak entzuteko aukera ukanen duzue, izanen da ere jateko eta edateko. Herria 2001-06-14
Gero txalapartaren euskal soinu hunkigarri eta ederra. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.
Han, txalapartaren doinuak zituzten zain. Berria - Euskal Herria 2006-03-12
Barañaingo Udal plazan eginiko ekitaldian, txalapartaren ttakunak eman zion ongietorria manifestazioari. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
Gaur gauean txalaparta, aurresku eta zeremonia hori guztia izango ditek auzoan. «Bizia lo», 2003 - 120. orr.
Afrikako perkusioa eta txalaparta uztartu ditu Ttakunpak bere lehenengo diskoan. Berria - Kultura 2004-06-08
Arbolak aldatu ditugu, txalaparta jo, errautsak sakabanatu... liturgia paganoak asmatu behar izan ditugu ordainetan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 110. orr.
Gero, kultur ekitaldi bat: bateko korala, besteko euskal dantzak edo txalaparta emanaldia. Berria - Kirola 2004-09-11
Klaseko ordua zela adierazten zuen megafoniazko txalaparta-hotsak jotzen zuen arte. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.
Txalaparta soinuz lagunduta zabaldu dute galeria eta lehenengo lanak bildu dituzte dagoeneko. Berria - Kultura 2004-08-01
Txalaparta doinuek girotu zuten elkarretaratzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Argazki, jimnastika eta txalaparta kurtsoak berriz hasiak dira. Herria 2002-10-17
Txalaparta dantza-tokian izan naiz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.
Txalaparta Festa egingo du gaur Txori Barrote konpartsak. Berria - Kultura 2004-08-15
Euskal Herri osoko txalaparta jotzaileak bilduko dituzte, tartean Ugarte anaiak. Berria - Kultura 2004-08-15
Txalaparta joileak ere izanen dira, hala nola Maialen Camblong eta Denise Loyatho, hauek ere ongi ezagutzen ditugunak. Herria 2004-01-29
txalaparta jo (5); txalaparta jotzen (4); txalaparta kurtsoak (4)
txalapartaren doinua (3); txalapartaren soinua (3)