Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zazpi txakurkume zeuzkan barruan, gaur edo bihar jaiotzeko zorian. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.
Denda atzetik zakur emea atera zen eta ondotik bost txakurkume. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 129. orr.
Txakur-emeak akatsen bat baldin badu, txakurkumeak ere izango du. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.
Txakurkumea otarrean lo. Berria - Kultura 2004-11-17
-Akabatu ditek -esango zuen akaso, errekan itotako txakurkumeaz esango zukeen bezalaxe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 178. orr.
Lurretik altxatu eta maite-maite egin ohi zion txakurkumeari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.
Neskaren aurpegiak jabeari agindua ulertzen ez dion txakurkume batena zirudien. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 165. orr.