Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txakolin (orobat txakoli g.er. eta txakoliñ g.er.) 1 iz berez Euskal Herriko itsasaldean bertako mahatsez egiten den ardo mota arina eta garratz samarra.

-Bolinagan, txakolina edaten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.

Txakolin edaten.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 58. orr.

Han hartu dugu txakolina.  Berria - Harian   2005-09-09

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, halaber, txakolina egiteko mahatsak datorren hilean jasotzen hasiko dira.  Berria - Harian   2005-09-11

Sagardoa eta txakolina, horiek gure udazkeneko emariak dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Txakolinaren efektuak ere lagundu zion berritsuago agertzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Txakolin argi, txakolin gorri, ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Ez txakolin freskorik ahoan, ez Bibi aldamenean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

Andresentzat beste kopa bat eta Bombarentzat botila bat txakolin ordainduta utzi ditu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.

Kaxa bat txakolin ekarki zidan opari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Txakolin, txakolin, txakolinak on egin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Herri askotan egin ohi den ardo, txakolin edo sagardo festa horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Txakolin botila batzuen bila.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 131. orr.

Andresek txakolin baso luzanga luzatu dio Bombari.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 131. orr.

Sukaldari lehiaketa, txakolin jastaldia, dantzak, hitzaldiak ala bazkaria, denak ederki joan dira.  Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txakolinak on egin (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus