Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tutueria iz instalazio bateko tutu multzoa. ik hoditeria.
Tutueria itsututa dagoenean eta iturginak askatzen duen moduan egiten diagu guk. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.
Eraikin askotan kable sare elektrikoa gasaren tutuerien ondoan dago, eta oso arriskutsua da. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Arazoa ez da inbertsioa, auzo honetan kable sareak lurperatzeko tutueriak eginak daudelako, baina lotura egitea falta da. Berria - Euskal Herria 2006-04-23