Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tutsi (orobat tutzi g.er.) 1 iz Ruanda eta Burundin kokatua den arraza beltzeko etnia bateko kidea.

XVI. mendean [...] Uganda eta Etiopia utzi eta tutsiak indarrez ezarri ziren Burundin, beren abereak bertako lur emankorretan hazteko.  Berria - Mundua   2004-01-06

Pierre Buyoya tutsia 18 hilabetez agintean egon ondoren, joan den apirilean Domitien Ndayizeye hutuak hartu zuen presidentetza.  Berria - Mundua   2004-01-06

Gertatutakoa Aintzira Handien eskualdeko tutsien aurkako genozidio egitasmoaren jarraipena da.  Berria - Mundua   2004-08-15

Hiru urteko epean, bozak egin aurretik, tutsi eta hutuen arteko botere banaketa orekatua ekarriko lukeen trantsizioko gobernua eratu zen orduan.  Berria - Mundua   2004-01-06

2 (izen baten ezkerrean)

Rwandan bildu dira talde batean hutu eta tutsi arrazakoak diren emazteak, lehen etsaiak zirenak, orai adiskideak, elgar laguntzen dutela edergintzan, margoak sortuz.  Herria   2003-10-02

Ruandako tutsi etniako herritarren genozidioaren 10. urteurrena gogoratzeko ekitaldiek sumindu egin dituzte Kigali eta Parisko gobernuen arteko harremanak.  Berria - Mundua   2004-04-09

Oinarrian tutsi eta hutu etnien arteko gatazka duen gerrak 300.000 hildako baino gehiago eragin ditu azken hamar urteetan Burundin.  Berria - Mundua   2004-01-06

3 (izenondo gisa)

Ruandako matxino tutsiak boterera iristean, matxino hutuak ondoko herrialdera, Kongora, ihes egin, eta ekialdean egokitu ziren. Gutxienez 159 iheslari tutsi hil zituzten eta beste 111 zauritu.  Berria - Mundua   2004-11-21

Jatorri tutsia duten banyamulengeen buru izan nahi du koronelak.  Berria - Mundua   2004-05-30

Gobernuak eta hiru talde tutsik su-etena hitzartu zuten, baina bi talde nagusiek muzin egin zioten akordioari.  Berria - Mundua   2004-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hutu eta tutsi (3)

tutsien aurkako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus