Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tutoretza 1 iz tutorearen jarduera edo kargua.

Tutoretza da, etxeko gobernuan, sorospidezko magistratura.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.

Seme-alaben tutoretza kendu zioten ama batek jasaniko «kalbarioa» aitortu du Andaluziako epaitegiak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Ezkontza, familiaren gobernua, seme-alaben egoera, tutoretzak, egoitzaren kontuak, absenteen eskubideak [...] oinordetzak, kontratuak, horiek dira Kode Zibil baten objekturik beharrenak.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Gure ohiturek garde-noble deitzen diote horri; tutoretzarenak ez bezalako printzipioetan oinarritzen da, eta guztiz bestelakoa da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.

2 irud/hed

Parlamentua tutoretza onartezinen menpe jartzea litzateke. Gernikako Estatutua onartu genuen tutoretza militarra tartean zegoela eta orain, aldiz, herri gisa eta euskal herritar gisa ezagutzea nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Aitor dezadan ez dudala gustuko ETAk bere buruarentzat hartu duen tutoretza, nahiz eta edozeinek ikusiko lukeen orain arte ekimenak abian jartzeko gaitasunari hari bakarrik aitortu ahal zaiola.  Berria - Harian   2006-03-24

3 (irakaskuntzan)

Egia da eskola teoriko bat berdintsu eman daitekeela aurrean 50 ikasle baldin badira edo 200, baina ez da gauza bera gertatzen eskola praktikoekin eta tutoretzekin, horrek beste modu bateko irakaskuntza eskatzen duelako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.

Bide horretan laguntzeko, ikus-entzunezko materiala, taldekako bilerak eta tutoretzak antolatzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Duela urte batzuk, Espainiako hegoaldeko kartzela batera joan zen unibersitateko irakasle bat, han zegoen preso bati tutoretza egitera. Irakaskuntza tutoretzetan oinarrituko da gehiago, eta ikasleak berak laborategietan, tailerretan edo kalkulu zentroetan ikasitakoa izango da oinarria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

Gizarteak irakasleriari gero eta zeregin gehiago eskatzen dizkio (tutoretza pertsonalizatuak, orientazioa, etorkinentzako arreta berezia...).  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

4 (hitz elkartuetan)

Tutoretza orduen koordinazioa eta ebaluatzeko sistemen estandarizazioa ere lantzen da. Bakarrik datozen adingabe atzerritarren harrera eta tutoretza neurriak hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Curriculum premiak, aurreko eskolatzearen edo eskolatze ezaren ondorioz; eta tutoretza premiak, bai ikastetxean bai gizartean integratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus