Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

turko (orobat turku g.er.) 1 izlag/iz turkiarra.

Miliun bat eta erdi jende, giristino eta beste suntsitu zituzten genozidio hilketa, geroztik turko gobernuak sekulan aitortu edo ezagutu ez baditu ere.  Herria   2003-05-08

Turko Konstituzioa ez da giristinoa baina galdea egiten bai harek ere Europan sartzeko.  Herria   2004-05-27

Preso hartutako ofizial turko batek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 125. orr.

Polizia turko jator batek zigilua ipini dit berehala pasaportean, eta aurrera segitzeko esan irribarrez, ezertxo ere arakatu gabe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 87. orr.

Jean Sobieskiri buruz ere hitz egin zion, zeinak askatu baitzuen Podolia eder hura turko otomandarren atzaparretatik 1675. urtean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Jean Sobieskik 30.000 soldaduko armadarekin Viena askatu zuela turko inbaditzaileen atzaparretatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Turkuei arpegiratzen zitzaien gauzarik okerrena zera zen: ez zutela ez aztirik eta ez deabruak hartutako pertsonarik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Bezperan, Rauf Denktash buruzagi turko-zipretarrak ere ezezkoa eskatu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-24

2 (hitz elkartuetan)

Bide-lapur turko-hiltzailea Kosmas zela baieztatu zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 199. orr.

· Bidean zaldizko soldadu turko-talde batekin egin zuen topo,  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

3 (pastoraletan)

Ea turkoek zer funtzio betetzen duten pastoraletan, eta ea zer pertsonifikatzen duen turko batek euskal mentalitatean...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

Zuberoako pastoralen itxura hartua du nolazpait munduko politikak, ate batetik heldu zaizkigularik jende onak eta kristau garbiak, beste batetik aldiz jende gaiztoak eta turko lohiak, hots, terroristak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.

4 turko-buru ik pagaburu.

FMI nolabaiteko turko-burutzat ere erabiltzen dela lekuan lekuko klase politikoak erabaki gogorrak hartu beharra justifikatzeko, edota baita beharrezko erabakiak ez hartzea ere justifikatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

-Turko-buru bat, bai.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 135. orr.

Berak aitortu bezala, turko-bururik ez dute karpetobetonikoek euren kostetan.  Berria - Kultura   2004-02-04

-«Pertsona horiek zigortu dituzte, baina beste batzuk izan zitezkeen, turku-buruak dira», zehaztu du Joseba Leza batzordeko presidenteak.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

turko zipretarrek (6); turko zipretarren (7)

turkoen aurka (3); turkoen aurkako (4); turkoen kontra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus