Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

turkmen (orobat turkoman eta turkomano) 1 iz turkmenistandarra.

Azeriarrak populazioaren %22 dira, kurduak %8, gilaki eta mazandaraniak %7, luriak %3, ahuazi tribu arabiarrak %3, balutxeak %2 eta turkmenak %1,5. Orotara hamahiru ordezkari xiita, bost sunita, bost kurdu, kristau bat eta beste turkmen bat daude Gobernu Kontseiluan.  Berria - Mundua   2004-03-03

Kurduek «adiskidetze nazionalerako» lehenengo bilera egin dute arabiarrekin eta turkmenekin.  Berria - Mundua   2004-03-27

Irakiarrak, dena den, kezkatuta daude, erasoon ondorioz ez ote den gerra zibila piztuko, irakiar sunitak zein xiitak, kristauak, turkomanoak eta kurduak (gehienbat sunitak) elkarren kontra oldartuta.  Berria - Mundua   2006-02-25

2 (izenondo gisa)

Kurdistango Irbil hirian, berradiskidetzarako bilera bat antolatu zuten alderdi kurduek, ordezkari turkmen eta arabiarrekin.  Berria - Mundua   2004-03-27

Harago, haien jaunengandik hurbil, emakume turkomanak ageri ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Abere horiek, zaldi turkomanak baino txikixeagoak baina indar bikaina dutenak, oso egokiak dira bidaia luzeetarako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Turkmeniera edo asiriera hizkuntza ofizialak dira eremu turkmenean eta asiriarrean.  Berria - Harian   2005-10-15

Aurrerago, karaoi izeneko denda turkoman milaka batzuk hedatzen ziren ordokian azkengabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Irakeko Fronte Turkomanoa.  Berria - Mundua   2006-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus