Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
60 kiloko tumorea kendu diote emakume bati Gurutzetako ospitalean. Berria - Euskal Herria 2006-03-17
Etsirik nengoen hil egingo nintzela, eta behin tumorea erauzi eta erradiazio- eta kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.
Bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.
Cannabisaren osagai kimikoek [...] tumoreen elikatze sistemari erasotzen diote. Berria - Gaiak 2004-08-15
Tumoreak angiogenesis fenomenoagatik hazten zirela uste zuten lehen zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-06-04
Tumoreak nahiko janda nauka barrutik, eta nire bizitzan egindako zenbait lantxo txukundu beharraz konturatu ninduan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 231. orr.
Uhin hori tumorea erre eta ezerezteko gai izango da. Berria - Gaiak 2004-07-02
Zerebroan zerbait neukala uste nuen inolaz ere, tumore bat agian, ez dakit, aldi berean gibelaldea paralizatu, ikusmena ilundu eta txegoste sistema hein batean nahasiko zidan zerbait. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.
Autonomia erkidegoetan tumoreen erregistroak sortu beharra azpimarratu du, «informazio zehatza eta egiazkoa izan ahal izateko». Berria - Harian 2005-10-19
Tumorea txikia zela eta zulotxo bat eginda kenduko ziotela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 43. orr.
100 tumoretik 20 bularrekoak izan ohi dira. Berria - Harian 2005-10-19
Tumoreak garroak zituela irudi zuen, erresonantzia magnetikoetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 13. orr.
Tumore gaizto bat aurkitu zidaten, kopetaldean, eta tratamendu bakarra kirurgikoa omen zen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 165. orr.
Neutrofilo horiek tumore gaizto baten gainean egiten duten presio mekanikoak minbiziaren garapena oztopa dezake. Berria - Gaiak 2004-06-04
Beste zurtza batzuk ere utzi dizkigu horrek, Jainkoarekin batera beste gauza asko hil baitugu, tumore txarra kentzeko puska sanoak ere erauzten diren bezala. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 104. orr.
Bey tituluarena ere inguruka zebilkion, zeina, tumore makurra nola, ustez desagertua zelakoan, berriro ere erasoka hasten baitzitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.
Sortu al lezake metastasirik buruko tumore batek? Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 100. orr.
Anaia ttikia hil zorian du burumuineko tumore batekin. Herria 2005-04-21
Minbizia, leuzemia, giltzurrunetako arazoak, hezurretako tumoreak eta enbrioietako malformazioak eragiten ditu uranio pobretuak. Berria - Mundua 2004-06-25
Tumore mota jakin batekin lotu ahal izan dute zientzialariek aspirinaren eragina. Berria - Gaiak 2004-05-27
Kezka ernatu zaio dena erauztea ezinezko izan zitzaiela, geratzen diren tumore-hondarrak hiltzen saiatzeko tratamendu hori beharrezkoa dela entzutean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.
Sakelako telefonoek tumore arriskua handitzen dutela dio ikerketa batek. Berria - Gaiak 2004-10-15
Donostiako Institutu Onkologikoko Tumore Erregistroko arduradunaren esanetan, [...]. Berria - Harian 2005-10-19
Badago beste ur hotz mota bat nitroa duena [...] edaten denean barrua garbitzen duena eta hesteetatik pasatzen denean eskrofula-tumoreak sendatzen dituena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.
Glioma tumorearen ingurukoa da ikerketa. Berria - Gaiak 2006-01-21
tumore bat ageri (4); tumore gaizto (5); tumore gaiztoa (5); tumore gaiztoak (7); tumore mota (3)
tumorea atzeman (3)