Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tuberkulu (orobat tuberkulo) iz zurtoinaren edo sustraiaren koskor biribilkara, eskuarki lurpekoa, landarearen erresalbuko elikagaia gertatzen dena.
Patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.
Lehenengo gauean, jakina, gauza kuriosoa iruditu zitzaizkidan laranja kolore hitsezko tuberkulu horiek. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 99. orr.
Jarri ginen aulki batzuetan, nagusiak manatu bezala edan genuen yarakia -edo juka deritzan tuberkuluaren arnoa, hobeki uler diezadazun, jaun André-, eta bazkaltzen hasi ginen... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 543. orr.
Ñema arrautzaren gorringoa da, eta ñame tuberkulo bat, baina biek esanahi berdintsua daukate, kaskarina, motza. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.