Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tuareg (orobat touareg g.er.) 1 iz Saharako desertuko bereber nomada.

Basamortuko Tuareg horien kantu eta erritmo baketsuak atsegin handiz ditugu gozatu.  Herria   2004-02-26

Hori Tuaregekin bizitzera joan baino lehen izan zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Tuaregek ere beren zibilizazioa dute; baina, batek baino gehiagok esan du, Ortega-k horien artean, zibilizazio historiko handi bakarra, arraza -ariar- bakarrak jaso duela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.

Truxa irakasleak iparreko tuaregen hizkera erabili zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 26. orr.

Gure herrian berean arrotz, indiano, aborigen, yanomani eta tuaregen pareko moldatzen gintuztela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 82. orr.

Han bizi den jendea (oraindik Afrikan tuaregik edo Australian aborijenik gelditzen den neurrian) mila seinaleri begira bizi omen da etengabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Inguratzen zuen giroan tuareg bat ozeano erdian bezain lekuz kanpo ematen zuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 129. orr.

Orain 12 urte sortu zen taldea, 1992an, Mauritanian, tuareg iheslarien esparru batean.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

2 (beste izen baten ezkerrean)

Maliko tuareg etniako emakume batzuek sortutako talde bat.  Berria - Kultura   2004-02-10

Tuareg arrazakoak dira leku heietako egoiliarrak.  Herria   2005-07-21

Oraingo eta ohizko dantzak, Gourmantchés dantzak, Agadezeko touareg dantzak, Djerma edo Zarma dantzak.  Herria   2005-04-14

Paulo 6-garrenak berak errana du De Foucauk Tuareg kultura ez zuela bakarrik lagundu bainan salbatu.  Herria   2005-07-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus