Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trukagarri 1 izond truka daitekeena. ik trukagai.

Gizabanakoak, banan banan harturik, izen trukagarrizko itzal hutsalak dira, eta multzoan bildurik, espezie kategoria harrapatzen dutenean baizik ez dira benetan garrantzizkoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.

Elbarritasun trukagarria zela zuena, ihardetsi zuen Mirandek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.

Bahitu «trukagarriak» hauek izango lirateke: Ingrid Betancourt presidentetzarako hautagai ohia, bost batzarkide, dozena bat diputatu, gobernadore ohi bat [...] besteak beste.  Berria - Mundua   2004-08-20

Kaltearen eta kaltetuak kaltegileari eraginiko minaren izaera trukagarria ez da berriki baizik auzitan jarri.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Ordutik, sentimenduak eta usterik sakonenak ere trukagarri bihurtu zaizkigu, objektuak baitira, nonbait, benetako zorionaren berme bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.

Bi ale elkarrekin trukagarriak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

2 (izan aditzarekin)

Gorputza, zoritxarrez, oso modu bitxian eraikia dago ingeniariaren begietarako: serieko ekoizpena erabili da, baina osagaiak, edozein proba sinpleren arabera berdin-berdinak, ez dira trukagarri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Lanaldia murriztearen aldeko neurriek langileak erabat trukagarriak direla onartzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 137. orr.

Alderdi ekonomikoa, eskura daitekeenera, diruz baloragarria eta trukagarria denera murriztu da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.

Gizon Handiaren arazoa zen, funtsean, ez zuela erabat ulertzen, edo onartzen, bera ere trukagarria zela-.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 94. orr.

Enuntziatuak diren neurrian, formulazio bi horiek ez dira balio berekoak eta elkarren artean trukagarriak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus