Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

truk 1 adlag truke. ik truke 5.

Hamar luis eskaini nizkion zerbitzu xume horren truk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Gainerakoa ez zen esker oneko eta harridurazko adierazpen soil bat baizik, balio urriko dohainen truk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Iraki ere uzten diote petrolioa saltzen sendagaien edo janariaren truk.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.

Salatzen dute Madrileko epailearen erabakia, nola diruaren truk askatzen duten, bahiketa baten tratu molde berean.  Herria   2004-04-08

Prefetak ordezkari bat igorri zion 6.000 liberako arrandaren truk demisionea eman zezan eskatzeko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 25. orr.

Atxilotuak dirua ematen zien sexu ukituen truk.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

-Fabore bat beste baten truk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Proposamen bat 1,50 euroren truk, hiru proposamen 3 euroren truk.  Herria   2005-11-17

Horra gelari fidela nire isiltasunaren truk adosturiko saria ekartzera etorria.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.

Dauden baliabideak kristau, judu eta musulmanen artean parteka daitezke alokairu baten truk.  Berria - Harian   2005-12-09

Ikaragarria zen libertatea; bakardaderik latzenaren truk lortzen zen soil-soilik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 242. orr.

Konfiantza konfiantzaren truk.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.

Ostiak egiten ditu bi sosetan truk biziaren irabazteko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Amaturrak Plazetan,horien berri ere nola ez eman guk, jakitean truk.  Herria   2003-06-12

Bi emazte berriz libratuak, ez jakin zertan truk.  Herria   2004-11-25

Orduan tipo bat ailegatu da, hamar zentabo ordaindu dituena bere oinetatik sei metro beherago lurperaturik dagoen neskari periskopiotik begiratzearen truk.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.

Yusufek azkenean amore ematen bazuen, menditarrek ez ote zuten preso hartuko Ahmeten truk?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 59. orr.

2 (izen soilaren eskuinean)

Herrixka batean geldi zitekeen, eta lan bat eskatu, aterpe eta janari truk izanik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 214. orr.

Alabaina bertze inor ez izaki tripa truk etortzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 76. orr.

Fraideeneko azken ikasturtean berean, zigarro truk saltzen zituen kalifikazioen emaitzen aurrerapenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Bet-Rehob eta Tzobako aramearren artean hogei mila oinezko, Maakako erregearen mila gizon eta Tob-eko beste hamabi mila gizon hartu zituzten sari-truk.  Elizen arteko biblia   2 Sm 10,6

Aginpidea, ogitarteko, edari eta musika truk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.

Begia begi truk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

3 diru truk (orobat dirutruk) adlag ik truke 9.

Izreelgo Naboti esan diot bere mahastia diru truk niri saltzeko edota, nahiago bazuen, beste mahasti bat emango niola berearen ordez.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,6

Manzanok diru truk esan zituen esandakoak. Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truk, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu.  Berria - Kirola   2004-05-04

Baita presazko sexu-beharrak asetzeko beren burua diru truk eskaintzen zuten emaztekien etxe goxoak ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 97. orr.

Gutiz gehienak 19garren mendean Roca presidentaren garaian erahil zituzten, batzutan dirutruk, hango lur gaineko eta azpiko ontasunetaz jabetzeko.  Herria   2005-03-17

4 musu truk (52 agerraldi, 16 liburu eta 29 artikulutan; orobat musutruk 23 agerraldi, 13 liburu eta 6 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian musu(-)truk agertzen da) adlag doan, hutsean, urririk.

Musu-truk bazkaldu duzu Francesenean?!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

Ordaindu zioten, bai, baina musu-truk ere eginen zuen, are gehiago, ordaindu ere eginen zuen itzuli ahal izateko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Musu-truk emateko prest nengoan, baina orain ez duk niregandik ezertxo ere jasoko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Merezi duten saririk ezin eman, eta esker oneko aipua behintzat zor nien musutruk lagundu didatenei.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 17. orr.

Zenbat holako uso kolpatu eder ote da, jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren, diru edo musu truk beste gizajo pobreren bati disimuloan erantsia?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.

· Zera, zuretzako doan izango delako, musu-trukean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begia begi truk (4); diru truk (9); euroren truk (3); musu truk (48)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus