Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aise mintzo zen hura arras trufaria izan behar zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.
Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere, eta orduko emakume trufariak, eta urtarrileko gau urrun hartan utzitako hiri sabelkoi berbera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.
Noiztenka lagun trufari batek ene kontakizuna salbaiki hausten zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
Erromantizismoaren trufaria. Berria - Kultura 2004-07-07
Zernahi badira hemen arruntak, xori-buruak, ergelak, espantu-untziak eta trufariak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.
Bigarren behako zabal trufaria eskaini zidan, Josuren ganberako atea hertsi aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Husainek irri trufaria egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.
Lehena, irriño trufaria, gorakoia, lurra larruari sobera lotua daukanaren ahalkearen ikurra. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 11. orr.
-Ederto, txundituta nagok, azkarra haiz benetan -doinu trufariaz esan zuen Mentxuk, eta idazmahairantz jaiki zen-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 168. orr.
Bere esku txiki hezurtsuekin gure mahaiari heldu, gugana makurtu eta hala esan zuen bere ahots trufariaz: [...]. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.
Zaitak, orduan, halako hizketa molde trufaria erabiliz, galdegin zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.
Bestela delako hori kopeta gaineko muga-lerro saihestezin eta zuriari so geldituko zen, begitarte trufariarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 250. orr.
Raimundo Silvak solemnitate trufarizko mugimendu batez liburu izugarria itxi eta errepikatu zuen, Amen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 324. orr.
Sorbaldak agerian, ahotsa trufari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.
-Zeren trukean? -eskatzen zion trufari Mikelek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.
-Bi basorekin gaur nahikoa izango duk, gehiagorik ez -esan zion Husainek trufari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.
Gizonak, orduan, trufari: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 106. orr.