Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

troxatu, troxa(tu), troxatzen (orobat trozatu) 1 du ad troxetan bildu.

Haur bat aurkituko duzue xatarrez troxatua, eta otalako batean etzana.  Herria   2003-12-25

Gordeka bezala, keinu ernez, emaginak ohe estalki batean troxatu zuen eta eliza atarian utzi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 9. orr.

Frantxua amodio hurbilaz troxatu zuela oroitzen zen emaztea: ez zekien zergatik baina bere sabeletik munduratuko zen lehen haurra neska zatekeela imajinatu zuen beti Maianak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

2 irud/hed

Bat-batean papera hartu eta tabako lerroa harekin troxatu zuen, bazterretara tu eta alajinkoa-ka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 193. orr.

Zenbait astez beraz, gure dorrea aldamu azkarrez izanen da troxatua.  Herria   2003-04-24

Gauez ibiltzen naizenean, batez ere lainoak bere oihal laztanaz bazterrak troxatzen dituelarik, gasnategiko argiak ortzaizean jaukitzen zaizkit, oldarroi, menperatzaile, beldurgarri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Ilunpeak troxatzen zion soa geltokiaren eremuan urtzen saiatu zen, tristura bultaren ezabatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.

Bere herrikoak arras zeru-zulo itxuratzen zituela, Tours eta Orleans bitarteko ogi zelai hedatuen zedarrietan hedoiak bereiz zebiltzan, zerua urdintasunaren xatarraz troxatu eta zuritasun mardulez hantuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 144. orr.

Jaun apezak ongi troxatu prediku bat egin dauku eta mundu zabaleko berri ere jakin dugu, argazkieri esker.  Herria   2004-12-30

Ideologia historikoak zuen beldurra troxatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 37. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Egun batez nire anaia Gino ikustera etorri zen, artean nini troxatua, kalentura pixka bat zuelako eta, gure aita lasaitze aldera, aztoratuta baitzegoen, esan zion sukarra apika hortzengatik zela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 29. orr.

Bat-batean, birjina trozatua, jaiki, eta lurpean barrendu zen, hortzak agerian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus