Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburuaren aurkibideak eta Maimonen sarrera-triptikoak aski behar lukete izan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Sarrerako txartelarekin batera, triptiko bat jasoko du bisitariak. Berria - Kultura 2006-05-10
Goiz zen, eta ez zegoen errenkada luzerik; minutu batzuk itxaron behar izan nuen, eta atarian hartutako triptikoa interes handirik gabe gainbegiratzeko aprobetxatu nuen denbora. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.
Ikasleek Apurtu tratu txarren katea izeneko triptikoa jasoko dute, jazarpen egoeretan jarraitu beharreko hainbat irizpiderekin batera. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
100.000 triptiko baino gehiago zabalduko dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Guggenheimek erosi dion obra inoiz egin duen handienetakoa da, eta 6x3 metroko triptiko urdin eta beltz bat eta hiru metro altu den eskultura bat biltzen ditu. Berria - Kultura 2004-06-20
Egurrean erliebean egindako triptikoak jarri ditu Jauregik, liburuen antzera ireki daitezkeenak, zerbait gordetzen dutenak. Berria - Kultura 2004-08-08
Erakusketan Metropolis triptikoak toki aukeratua du. Berria - Kultura 2006-04-16