Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tripotx (orobat tripotxa g.er.) 1 iz pl ardi erraiak.

1898etan hasia zen lukinka eta tripotxak egiten.  Herria   2001-08-09

Aurrena pikatxa-tortilla eta tripotxak, ondoren arkume errea entsalada ugariarekin eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Halatan saltxitxak, haragi karioak, xingar azpiak, errietak, txorizoak, lukainkak, tripotxak, pateak, ezti-ontziak, [...] eta gasnak metatzen zitzaizkigun, Herri Urratseko kamiseta ugariez gain.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 33. orr.

Botila bat ardo edalontziarekin utzi mahaiaren gainean eta bere txokora joan zen gero tripotxak prestatzera: etxeko berezitasuna.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 245. orr.

Xurgatuz tripotx famatuak.  Herria   2003-06-19

Tripotxek badute fama hori, direlarik ongi gozatuak; Baratxarteko jatetxean bego, gostu eztiaren sekretua badute.  Herria   2003-11-20

2 (singularrean)

Goizetik ehun bat lagun bildu dira tripa saldaren eta tripotxaren jateko mezarat joan aintzin.  Herria   2004-06-03

Sukaldean, Christophe Leborgne-k kozinatuko du xerri zango eta tripotarekin eginikako jaki bat.  Herria   2005-11-24

3 (hitz elkartuetan)

Gogotik gonbidatzen ditu tripotx bestarat.  Herria   2004-01-29

Lagunak agurtu; Gartzia ostatuan tripotxa plater bat afaldu eta zinera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.

4 tripotx jate (orobat tripotxjate) tripotxak jaten diren otordua.

Larunbatean eta igandean, Saran Santa Katalina ohoratuz, tripotx jatea.  Herria   2004-11-25

Ortzegun aratsean, tripotx jatea, mundu bat biltzen baita urte guziz!  Herria   2005-11-10

Egun hortan zuten tripotxjatea, aratsean beti bezala.  Herria   2003-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tripotx jatea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus