Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tripa 1 iz adkor sabela.

Kontuak kontu, tripa hutsik eta azkar demonio ekin nien neure kankarrekoei, halako suertez non, ordu bete geroago, laugarrena edan orduko, tristezia mugagabe batek baizik ez baininduen lotzen errealitateari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Handik pixka batera tripa ogiz betea genuela altxatu ginen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Tripako gantzagatik atorra horailak leher zorian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 168. orr.

Asteburuko kalapita batean harakin aizto bat tripa erdian sartuta amaitzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

Ez zaik gaizki etorriko lan pixka bat egitea, tripa bajatzeko ere.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.

Kilo askorik galdu ez banuen ere, egunez egun tripa desagertzen hasia zitzaidala ikus nezakeen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Lagunek, beren baionetekin lehenbiziko lerroko zazpi-zortzi Espainoleri tripa idekitzen deete eta bertzeak iziturik oihuka hasten dira otoi bizirik utz ditzaten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Ohartua zen jadanekoz Nakoren tripa loditzen ari zela, baina ez zuen deus erran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Amorante bat hartuko dun, tripa zaintzea beste zer eginik ez dun izango, edo alferrontzi bat izango haiz, nork daki.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 91. orr.

Merke-zurrean erositako gerriko estuegi batek atximurkatutako tripa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.

Bortxatzaileak bere ingurutik pasatu zirelarik, labana triparen erdian sartu ziela, malla-kotako hegala nekez iristen den tokitik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 382. orr.

Guri esaten zigun mina izaten zuela tripan eta gauza hura eraman behar zuela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.

Tiro festa amaitu denean, Mario lurrera amildu da, ziplo, tripako zuloari bi eskuez helduta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Irlandarrak sartu dira, gosea tripan, denak iretsi beharrean.  Herria   2001-02-22

Tripaz gora jarri da, honezkero bizkarra nahiko belztuta izango duelakoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.

Jan Ullrich oso indartsu dago, baina ez dakit tripetako arazo horretatik osatuko den.  Berria - Kirola   2004-10-02

Xalaren aita eta ama ere tripetakoarekin ibili dira azken egunetan eta haiengandik jaso du gaitza semeak nonbait.  Berria - Kirola   2004-06-04

2 (izenondoekin)

Bizi mugitzen zen Peter Kontseilaria [...] burusoiltasunak eta tripa handiak irudi bitxia eskaintzen bazioten ere.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Tripa handiegiak ikusten ditiat bazterretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Gero aita bere tripa handirantz erakarri eta besarkatu egin du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Bibote luzeak eta tripa biribila, eskuak galtza narrasetako poltsikoetan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

Ez duzu tripa makala, alajaina!  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Nire aldera behatu gabe mintzatzen hasi zitzaidan, eskuak bular hantuen eta tripa puztuaren artean ezarrita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Arropa ilunez beztitua zen eta zapatak zuri-zuriak zeuzkan, tripa animalearen itzal beltzez ttakatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Ez ginen gose -erantzun zion Ronek ozen, bere barruan tripa-hotsa entzuten zen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

Lehendik ere tripa-barruak gogorrak bazituen, orain, poto erdia jan zuenean, hankak ere gogortzen hasi zitzaizkiola ohartu zen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 129. orr.

Gainera, ene pena eta kezkak ahazteko, brauki jaten eta edaten bainuen, konturatu nintzen, tripa puska bat atera zitzaidala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Gerria inguratzen dit besoarekin eta tripa aldea laztantzen hasi zait.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 59. orr.

Beste batek tripa plastada galanta joko zuen uraren kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

7'30 tan zintzur bustitze eta tripa betetze, Elektrotuna taldearekin.  Herria   2004-05-06

Ez egin barre berarekin, negar egin beharrik izan ez dezazun, ez eta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.  Elizen arteko biblia   Si 30,10

Erakaspen baitezpadakoa oraiko gizaldiarentzat, dena tripa joko.  Herria   2004-03-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balio duela)

Sagu tripa-hutsak iduri, soin gaineko arropen larru higatua marruskatzera abiatzeko puntuan ginen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Artean irtetea lortu ez zuelarik, han zeukan Dimitrios garai eta tripa zabala bidea ixten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

5 (animaliena)

Lehertu da eulia, haren tripa txiki zuriak sabeletik ateratzen ari dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 176. orr.

Arrainei tripa irekitzen diet, hustu eta maskuriak oinazpian leherrarazten ditut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

Eta tripan erlojua daukan krokodiloa, eta azal-gorriak eta, zelan ez, Wendy eta Txilintxo.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.

Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko, ez oilasko-tripak, ezta hiltegiko hondakinak ere.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Min pixka bat dut gaur tripan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 151. orr.

6 (digestioari loturik, pluralean)

Bero nardagarri honek tripak aldrebestu dizkit.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 19. orr.

Denverrek barre egiten zuen, Sethek irribarre, eta Paul D-ri tripak nahasten omen zitzaizkion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 88. orr.

Handik gutxira, ordea, tripak nahastuta, gereziondotik jaitsi, eta sasi batzuen artean ezkutatu behar izan nuen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.

Eguerdi aldera, alkatea eta idazkaria hamaiketakoa hartzen ikusi zituen betiko tabernan, eta Floreni tripak irauli zitzaizkion berriro.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 20. orr.

Arratsalderako tripak marmarika ari zitzaizkigun, haserre.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

Barreneko egonezinak korapilatu egiten dizkio tripak, eta jateko gogoa kendu dio.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.

Nik komunera ihes egiten nuen haren oihuek eragiten zidaten tripako estualdiak behartuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.

Tripetatik ezongi samar gabiltzala eta, zenbat aldiz ez dugu hartu tonikerdi bat jinebra ttanta batekin [...]?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

7 (sentimenduei loturik, pluralean)

Zaila da azaltzea, azken batean arrazoi kontua baino gehiago sentimendu kontua baita, tripekin hartutako erabakia.  Berria - Kultura   2004-05-21

Nola ez du horrek nolabaiteko existentziarik Luisen gogoan, bihotzean, tripetan...     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 91. orr.

Ez nuke asmatuko une hartan zenbat eta nolako burutazioak izan nituen esaten, ezta tripetako kilika amorragarri hura adierazten ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 121. orr.

Errutinazko keinuen errepikapena bezalakorik ez zegoen tripetako ezinegon lausoa eta buruko ziztadak desagerrarazteko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.

8 irud/hed

Almak zeraman poltsak bere tripak irauli zituen trenbide ondoan: nik frontetik bidalitako gutunak ziren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Olinpiak, ordea, trepeta mekaniko bat darama tripetan, Olinpia ez da panpina bat besterik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.

Eserita nengoen ordurako, tresnari tripak ateratzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 92. orr.

Bera gustura dabil autoen tripak konpontzen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Estanko oso-osoa aurkitu zuten piano zigortuaren tripetan.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

Demagun walkmaneko pilari tripak atera, eta haietako zuku alkalinoa irentsiz nire buruaz beste egin nahi dudala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 38. orr.

Ondoan jarri zitzaidan, tripak agerian zituen aulkito luze batez jabetuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Begia eman zien itsasontziaren tripan eserita, geldi-nahi, buru-makur eta esku lakarrak elkarturik zeuden zamaketariei.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.

Oso analisi zalea naiz; obraren tripetaraino sartzea gustatzen zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 238. orr.

9 pl hesteak-eta.

Eskaileretatik erori eta tripa guztiak atera zitzaizkion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.

Nire tripak korrok eta korrok hasi ziren, hartuak nituen jaki horiengatik guztiengatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.

Odol ugari zegoen eta tripak airean zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.

Marinelek kanpoko arrain horien tripak botatzen dituzte bertara, eta horregatik hazi eta gizendu dira izugarri zubipeetako arrainak, lupinak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Berehala begiratu zion bere jesarlekuari eta labezomorro lehertu bat ikusi zuen, tripak kanpoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.

Bizpahiru behi hil dituztenak (egiazko jabe edo ez) funts gutiko jendea dela: alabainan aragia hartu eta tripak eta buruak bertan utzi dituzte.  Herria   2002-11-14

· Artean ez zuten abere tripaz egindako lau hari haiek -lau golde-mutur mastaren gainetik tenkatuak baliraxe-, musika hazia ereiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

10 tripa-ateratzaile tripak ateratzen dituen pertsona.

Lanbro itxiak gogora ekarri zion garai bateko Londres ospetsua, smogek jendea etxean bilduarazi eta tripa-ateratzaile eta gisako gaizkileak kaleratzen ziren garaikoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

Julen abailduta dago, eta polizia etxean izugarrizko aitorpena egin balu bezala dago; "Bostongo tripa ateratzailea naiz", esan izan balu bezala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 198. orr.

11 tripa-festa (orobat tripa-besta g.er. eta tripafesta g.er.) bazkari handia.

1.600 lagunen tripa festa besteak beste, ohidurak oro zainduz eta elgartasuna gainerat Izetatarren inguruan.  Herria   2001-08-02

Jakinduriaz arduratuta bizi diren gazteek uko egin beharko diote gozamen sexual orori, tripa-festei, gorputza gehiegi zaintze eta apaintzeari, jolaserako zaletasun hutsalari, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 75. orr.

Esker ona adierazteko, tripa-festa batera gonbidatu gintuen Josek.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Murruetatik harata, berriz, bertako nahiz kanpoko zakurrak liskarrean ari ziren tripa-bestako hondakinen inguruan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Inork ez zituen abisatu, eta Zorra Kitok beti pentsatu zuen ez zituela moteldu tripa-festaren ondoko kamustasunak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 217. orr.

Purpura-koloreko bi apo handi eta heze, hildako haragi-euliak irensten eta tripa-festa egiten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

12 tripa-handi (orobat tripa haundi, tripahandi, tripandi eta tripaundi) izond/iz sabel handia duena.

Gizon gorri hura, jendearekin borroka eta oihu egiten zuena, eta aitona tripa handi burubeltx hura, orain joan, orain etorri, gazta batekin dantza egiten zuena. bibote luzeko Gaston tripa-handia.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 127. orr.

Tripandi itzelak dira eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 140. orr.

13 irud/hed

Orain, motel, porlana ekarri kamioi tripa haundi horietako batekin, eta zarrasta-zarrasta, hustutzen die ondo enkofrauta, eta kitto!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.

Baldin eta zartagin-izenik merezi bazuten halako pazi tripaundiek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.

14 tripa-jan iz amorrua.

Pentsa ezak zer tripa-jan eginarazi zion apaiz likits hark gure amari, arta-puska hari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Emakume guztiek eduki behar lukete motoa; batzuetan tripa-jan ederrak eragotziko lizkieke.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 199. orr.

15 tripa-jaten adlag amorratzen.

Ez egin barre berarekin, negar egin beharrik izan ez dezazun, ez eta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.  Elizen arteko biblia   Si 30,10

Ene! hots egin zuen Maxunek; tripa jaten egongo da Marijo; ezagututa hura...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 124. orr.

16 tripa-salda barrukiekin egiten den salda.

Bai tripa saldak goizean, eta bai eguerdiko bazkariak arrakasta ederra bildu dute.  Herria   2005-05-19

Partida ondoko janaria aipatzeko, lehenago bazen ohidura, pilotarien artean, tripa saldaren jateko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.

Laurogei lagun bildu dira nunbaitan tripa salda eta tripotxaren jastatzeko.  Herria   2003-06-12

17 tripa truk janariaren truke, soldatarik gabe.

Alabaina bertze inor ez izaki tripa truk etortzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 76. orr.

18 tripa-zorri gosea.

Bihotza pilpiraka zuen, bizi-bizi; tripa zorriak zituen gosearen gosez.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.

Eta zuek, epaimahaiko jaun andreak, Aliziarenean bezala, epaiketa bertan behera utziko al duzue hamaiketakoari hots egin dioten tripa-zorriak dituzuelako?  Berria - Kultura   2004-10-02

Negarrik egiten ez zuenari ematen zioten jaten, besteak tripa-zorriekin eta egun osoko lanean majo nekatuta ohera bidali ondoren.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.

Tripa zorriak esnatu zitzaizkion, jasanezin, errukigabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Pastel mordoa jaten dute, okelaz edo katuarrainez beteak, ikuste hutsarekin tripa-zorria esnatzen duten horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.

Eta total, tripa-zorriei ezeren zaporerik ez zuen ahi okaztagarri hura jaten emateko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

· Tripetako zorriak ordurako kexatzen hasiak, non zer jango hasi naiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

19 tripa zorro ik tripazorro.
20 tripak bota

Bandakoak tripak bota beharrean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 41. orr.

Natxo barrezka hasi da neskaren kontura, tripak bota beharrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

21 tripak jaten amorratzen.

Gizon Handia tripak jaten zegoen, bekaitzaren bekaitzez, Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.

Une honetan, Lehen Antzezle Emakumezkoak, Lehen Antzezle Gizonezkoa Ugazalabarekin maite-jolasetan ikusiz tripak jaten egona, aurreratu eta Konpainia-buruari galdetuko dio: [...].  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 51. orr.

Ez zitzaigun batere bidezkoa iruditzen batzuek hainbeste gozatzen zuten bitartean beste batzuk tripak jaten egotea, eta atsegina hobeto banatu behar zela deliberatu genuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

· Klandestinitatearen zama jasanezina zenean, torturaren beldurrak tripak jaten zituenean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 125. orr.

22 tripako min (66 agerraldi, 31 liburu eta 17 artikulutan; orobat tripakomin g.er.)

Antzezle kaxkarrek aurpegia okertzen dute, tripako mina izango balute bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 227. orr.

Tripako mina daukazu? gosaria izango zen igual... Jatetxeetara joaten zaretenetan ez du janari alerik uzten platerean, nahiz eta gose izan ez, nahiz eta tripako minez egon.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Tripako minari eutsi ezinda utzi behar izan zuen Australiako Irekiko finala.  Berria - Kirola   2006-02-08

Ostiral osoa pasa bainuen tripako min handi eta ondoezarekin.  Berria - Kirola   2004-09-16

Askok etxean pasatzen dituzte tripako minak, perretxikoekin pozoitu direla ez esatearren.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Erremediorik onena baita tripako minak, haizeak, edo beste edozein dijestio prolema konpontzeko. Atzo gehiegi jan zenuelako duzu tripako mina!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Tripako minik txikiena sentitzen baduzue, joan bizkor Gurutze Gorriak atarian jarri duen sorospen-postura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 186. orr.

Justine Henin-Hardenne aurkariak, tripako minak jota, erretiratzea erabaki baitzuen.  Berria - Kirola   2006-01-29

23 irud/hed

Zalantzak, eta apustuzaleren baten tripako minak.  Berria - Kirola   2004-12-28

Bidenabar esanik, hamaika tripako min eman izan digu bere burutazioak!  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 139. orr.

Zortzi mila dolar eskuratu nituen, eta uste baduzue tripako minik ez duela ematen, seinale ez duzuela sekula etxea hipotekaturik eduki.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

Errusiarekin dituzte beste nazioneek beren tripako minak denboraren buruan.  Herria   2005-05-12

24 tripetako min (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean)

Esne beroak ez dit onik egin: tripetako mina dut.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

250 haur, irakasle eta laguntzailek tripetako minez eta gastroenteritis zantzuekin etxera joan behar izan zuten.  Berria - Mundua   2004-09-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tripa barruak (3); tripa barruan (4); tripa festa (8); tripa handi (3); tripa hutsik (7); tripa salda (3); tripa saldak (4); tripa saldarekin (3); tripa zorriak (5)

bere tripak (4); tripak atera (6); tripak jaten (5); tripak nahasten (3)

tripako min (13); tripako mina (29); tripako mina eman (3); tripako mina ematen (3); tripako minak (11); tripako minez (6)

amaren tripan (3)

tripaz gora (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus