Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trinkotu, trinko(tu), trinkotzen (orobat trinkatu g.er.) 1 da/du ad trinko edo trinkoago bihurtu.

Hartxintxarra zabalduko da eta egurrezko mazoekin, koadriletan banatuta, estu-estu zanpatuz trinkotuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Apurka-apurka trinkotuz joan den bola, pixkanaka gesaltzen du beroak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 91. orr.

Bere konposizio itxi horrekin trinkotuta, ez du ez eguraldi txarraren eta ez suaren eraginaren kalterik nozitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.

Hor ikusten dugu hari batek beste hari asko behar dituela soka txirikordatu eta trinkotzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Iberiarren taldea, ezarian ezarian, osatu eta trinkotuz joan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 121. orr.

«Sakabanatuta» zegoen euskal komunitate zientifikoa trinkotzea lortu gura zuten datu basearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Gaueko ilunpeak trinkotu egin ziren nire inguruan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Ez dakit mundua bat-batean trinkotu den edo ni naizen soinuen eta formen artean hain batasun indartsua ezartzen dudana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.

Isiltasuna trinkotzen ari zela iruditu zitzaiguan, kito txoriak, kito haizea, kito lurraren intziri sorra.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Ustel-usainak trinkotutako bero astuna egiten zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Euskararen Aholku Batzordeak ikastaldiak trinkotzea gomendatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Funtsean, trinkotu samartuak ditugun zenbait eredu eta pentsamolde aldatu beharko ditugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

· Lur honetan non palmondoak hazten baitira eta kresala gatz-trinkotzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Egoskia bere doi gradura iritsi zela erabaki zuenean, ontzia erretiratu zuen sutatik, eta, kurrika baten laguntzaz, ore trinkotua atera bertatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.

Begira begira, horren gordean ondutako mami xuri trinkotu horri, biziaren muin xuri gordea iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Baina Ramsay jaunak, denbora ahitzen ari zitzaiola baleki bezala, Lilyren irudi bakartiaren gainean ezarri zuen, sekulako presioarekin, bere oinaze trinkotua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 152. orr.

Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus