Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trikitilari (orobat trikitrilari g.er., trikitixalari g.er. eta trikititxalari g.er.) 1 iz trikitia jotzen duen musikaria.

Musikoa zen Beristain, trikitilari baino.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 50. orr.

Aratsean, zortzi orenetan, talo ta xingar, txalapartariek eta Maialen eta Antton trikitilariek alaiturik.  Herria   2004-09-23

Txistulariak, trikitilari eta pandero jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-11-13

Txalapartariak, dantzariak, gaitero eta trikitilariak goiz osoan arituko dira herria alaitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Goizean, trikitilariak eta gaiteroak karriketan, bai eta mutxikoak herriko plazan.  Herria   2001-04-26

Trikitilari eta dantzari ugari ariko dira Azpeitiko kiroldegiko jaialdian.  Berria - Kultura   2004-03-19

Martin trikitilariak gogoan ditu Santiago Errekako erromeria hauek.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.

Trikitilari guztiek aitortzen dute Jazinto Rivasen garrantzia soinu txikiaren jarraipenean eta bilakaeran.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 23. orr.

Heldu dira erromeriara, eta hor ikusi du trikitilari bat zelaian, jo eta jo.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.

Trikitilariak behar ziren euskal jaietan, trikitilariak ezkontzetan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.

Rufino eta Kepa 1977an hasi baziran, 1979ko trikitilari txapelketan bikote famadu bihurtu ziran, Euskal Herri osoan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 19. orr.

Gero bata bestearen atzetik etortzen dira Ituren eta Zubietako joaldunak, Lizarrako gaita-joleak eta trikitilariak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 139. orr.

19.00tan zintzur bustitzea trikitilariekin.  Herria   2005-08-11

Gaur milaka trikitilari daude eta dantzan inor ez.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.

Bertsolari Elkarteak eta Trikitilari Elkarteak talde bana zelairatuko dute.  Berria - Kirola   2006-05-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Trikitilari nagusiak eta gazteak elkartuko dira oholtza gainean: Laja eta Landakanda, Maixa, Ixiar eta Kristina, Izer eta Alabier, [...].  Berria - Kultura   2004-04-30

Trikitilari ona dela erakutsi zigun [...] eta kantatzean ere ez da makala.  Berria - Kultura   2006-02-21

Martin trikitilari beteranoak hartu du orain, eta berarekin hitz egitera etorri naiz.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 7. orr.

Bada honetan aldaketarik trikitilari zaharrekiko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 80. orr.

Trikitilari tradizionalek jo ohi zituen tangoen, baltseen, pasadobleen eta ganerakoen errepertorio adierazgarri bat osotu eban.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.

Omenaldia gerraosteko trikitilariei.  Berria - Kultura   2004-11-28

Hau ez zen ohikoa garaiko trikitilarien artean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

Junkera egungo trikitilaririk ezagunenetakoa da baita Euskal Herritik kanpo ere.  Berria - Kultura   2004-06-17

Horregatik nioen gaurko rokeroak eta gogor usteko trikitilari gazteak, euren furgoneta epeletan, ez direla ezer Gelatxoren ondoan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 39. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jugada ona egin zuen: bere trikitilari sena oso-osorik gordetzea eta lantzea posible egin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Kepa, Roberto, Laja eta hainbat trikitilari bikote batu ziran bertan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 61. orr.

Eneritz-Edurtzeta eta Etxeberria-Arrizabalaga trikitilari bikoteek dantzan jarriko dute plaza, Bizkaiko gaiteroek eta albokariek lagunduta.  Berria - Kultura   2004-06-19

Euskal Herriko hainbat txokotik hurbildutako fanfare, gaita jotzaile, trikitilari eta musika taldeen eskutik.  Berria - Kultura   2006-03-24

Iurretan urtero egin ohi zan trikitilari egunean, Rufinok bere burua numero unotzat ikusten ebala dinoe han ibilitakoek.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 38. orr.

Rufino eta Kepa 1977an hasi baziran, 1979ko trikitilari txapelketan bikote famadu bihurtu ziran, Euskal Herri osoan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 19. orr.

Trikitilari elkarteak antolatzen duen jaialdian Juliana omendu zuten.  Berria - Kultura   2004-09-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus