Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaten da trikitia burdinbideak egitera etorri ziren langile italiarrek ekarri zutela XIX. mende bukaeran. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 14. orr.
Esku soinua (trikitia), pianola (soinu handia) eta pilarmonika (ezpainetako soinua) ume umetan ezagutu nituen. Berria - Kultura 2006-03-14
Martin 18 urterekin hasi zen trikitia jotzen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.
Imanol Arrola Beaskoetxea, artean mutikoa zala, trikiti joten ikusi genduanok txunditurik gelditzen ginan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.
Ordurako, ordea, umeak barruan zeraman trikitiaren harra. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.
Etxetik zetorkion trikitirako zaletasuna, baina ezin inon ere ikasi. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 77. orr.
Gaur kaleumea dago, sekula trikitia entzun ez duena. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.
Jaiero izaten zen trikitia plazan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 172. orr.
Bitartean, hasia zen trikitia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.
Txalapartak eta trikitiak alaituko dute bazkalordua. Berria - Harian 2006-05-07
Trikitiaren boom-a etorri zen gero, eta azken urteotan beherakada bat. Berria - Kultura 2004-03-15
Trikitiaren Jardunaldien barruan. Berria - Kultura 2004-09-30
Euskal Herriko Trikiti Elkarteak soinu handia gonbidatu zuen lehen urtean, eta dultzaina bigarrengoan. Berria - Kultura 2004-11-23
"Bizkaiko trikitilariak" diskoak Bizkaiko trikiti zaharraren ezaugarri batzuk nabarmentzeko balio dau. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 20. orr.
Rufinok soinu mota honexegaz ikasi eban eta gero, trikiti modernoagoak etorri arren, bere era zaharrean jarraitu eban. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.
Trikiti distiratsu bat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 7. orr.
Usain azkarra edonon, eta trikiti bizkor bat bozgorailuetatik inguruak blaitzen ari. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.
Trikiti bizkaitarra umezurtz. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 100. orr.
Hortik sasoiko trikiti disko guztien izenak: "Triki-tixa de Zumarraga", [...]. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.
Trikiti zinta bat martxan imini. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 32. orr.
Ordura arte inongo trikiti piezak lortu ez zuen arrakasta izan zuen Sakabirenak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 61. orr.
Trikiti doinuak, folklore moduan ulertuta, pasatu egiten ziren, "Boga-Boga" eta bezala. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 61. orr.
Honen aldean berdeak diren trikiti bertso asko kantatuko da aurrerantzean ezkontzetan-eta. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.
Beste arlo batzuetan bezalaxe, antzeman egiten da trikiti letretan ere gizartean bizi den usadio lasatzea. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.
Xabi Solanok jo ditu disko berrian azaltzen diren trikiti tarteak. Berria - Kultura 2006-05-04
Alaitzek trikiti eta pandero eskolak ematen jarraituko du. Berria - Kultura 2004-12-16
Trikiti asunto honek Elgetari zor dio den-dena. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.
Trikiti zaletasuna argi dago gorantz doana, Bizkaian behintzat. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.
Urrunagoko jendea ere trikiti gosez hurbildu zen Aiako auzora. Berria - Kultura 2004-05-02
Neuk, trikiti jeneroan, kapritxo bat eskatzerik baneuka [...] Maurizia eta Kepa batera eta txandaka kantetan entzutea eskertuko neuke. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 30. orr.
Martin Aginagaldek eta Lajak Pepe Iantziren pieza bat jo zuten 1980ko trikiti lehiaketan. Berria - Kultura 2004-09-29
San Jose eguneko Trikiti Jaialdian. Berria - Kultura 2006-03-14
Oso gazterik, hamabost urtetan, trikiti munduan sarturik, plazaz plaza ibili zen. Herria 2002-12-26
Urkiolan Trikiti Eguna zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.
herriko trikiti elkarteak (6); nazioarteko trikiti jaialdiaren (4); trikiti doinuak (4); trikiti eguna (6); trikiti elkarteak (8); trikiti jaialdia (4); trikiti jaialdian (4); trikiti piezak (3)