Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
triada iz hirukoa.
Atzo izan zen medikuarenean eta espero baino larriagoa izan da erresonantziaren emaitza: ezker belaunaren aurreko aldeko lotailu gurutzatua eta barne meniskoa ditu apurtuta, triada famatua. Berria - Kirola 2004-11-17
-Aztiaren hiru dohainak, triadak, eta Hirutasun zalantzarik gabea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.
Harreman hauek ez dira zabaltzen inguruko eremuetara eta ezin dira poliki-poliki transferitu diskurtso garaikideen multzora, ez eta, arrazoi gehiagoz, "espiritu klasikoa" deitu ohi denera ere: eurak zorrozki konfinatuak daude landutako triadan, eta ez dute baliorik hor zehazten den eremuan ez bada. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 180. orr.