Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tretza (orobat tresa) 1 iz arrantza aparailua, soka luze bati atxikiriko soka amudun batzuez osatua.

Baina orain esanen nuke Julia moilan edo karrikan ez topatzeagatik egoten nintzela barruan tretza eta tresmaila guztiak arakatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Bokalean aurrera zoazela, laster farolak urrun egonen direla sumatzen duzunean, hobe petretxa egiten, tretzak beitatzen edo sukaldariari laguntzen hastea. Tresak, kordelak, bahe zabalak eta arrantzarako hainbat trepeta, kresalak jandako horman zintzilik...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

2 tretzan adlag tretza erabiliz arrantzan.

Tretzan aritzen diren arrantzaleek subil deituriko soka luzeak 30 eta 60 kilometrokoak zabaltzen dituzte itsasoan, eta horietako bakoitzari 150 bat potxera hari lotzen dizkiete.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Ia milioi erdi itsas dortoka erortzen dira urtero, munduan tretzan dabiltzan arrantzontzien amuetan.  Berria - Gaiak   2004-09-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus