Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Hire aitonaren aita bai gizona!" entzun zuen bere baitan amaren ahotsa, John Hathorne epailearen zintzotasuna, oreka, trenpua goraipaturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.
Oraiko trenpua atxikitzen badute, nik pentsatzen dut baietz, ez dute larrua nola nahika salduko. Herria 2005-06-30
Lanerako trenpurik biltzen ez nuelako. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.
Ageriko da, fite, haren trenpua zertakoa den.Bai zorigaiztokoa gai horri ekin beharra, baina orain ez dago asmatzen aritzeko trenpuan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 218. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Harzkitzue bi pilotari, bat trenpukoa eta bestea adinez higatuxagoa; [...]. Herria 2002-10-03
Trenpu onean nago. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.
Hirian eta industrialde batean egiten diren kilometroak, goizeko trenpu onean, arratsaldeko nekearekin baino aiseago eginak dira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 185. orr.
Bai, Otabak bazuen iragan Bestaberrien itxura alai bertsua; jendea ederki etorri da Mezarat, eta gure gazte eta haurñoak oro fleitean, eta soinulariak trenpu hoberenean. Herria 2003-07-03
Dena den aitortu behar dugu kontrarioak trenpu hobean zirela. Herria 2001-07-19
Zartailu ukaldika erabili ninduten gero, eta beste gauza asko egin zidaten hurrena, baita trenpu eta itxura hoberenean nengoen uneetan ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.
Hau izan da Diman jokatu partida, irabazleek trenpu haundia erakutsi dutelarik biek ere. Herria 2003-11-27
Bertsulari gazteen trenpu gaitza! Herria 2003-06-12
ik beherago 6 eta 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Xala izan delarik aurten San Ferminetako pilotari hoberena, gaitzeko trenpua erakutsiz Goñi III haundi batekin halere. Herria 2003-07-17
Ene trenpu makalaz ohartu zen Martina. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.
Bet-betan eskuratu zuen, haatik, ordu arteko bere trenpu samurra, eta, irribarre xume bat eginik, nire bularreko biloa kiribildu zuen hatz puntekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.
Leizarragaren kargu hartzeak ez zidan damurik eragin, baina bai are gehiago beheratu nire trenpu eroria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.
Azken konpasek behar duten trenpuaz amaitzen dut pieza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Gurpil bat osatuz esertzen ziren, norbaitek trenpuan jartzen zuen gitarra, eta azkenean inoiz ez zen jotzera iristen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.
Geratuko al litzaiake balizko egoera horretan orain baduala uste duan trenpu moralaren aztarnarik? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.
Interpretazio itxurako trenpu-aldaketa gorabeheratsu haien -atzean bazegoen ordu arte igarri ez nuen zerbait: izuak eragindako sufrimendua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 239. orr.
· Ez zirudien Mirandek Isabelleren aitorpena entzun ondoren trenpu-aldatuegi. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.
Trenpuan dela dio berak telebixten aitzinean. Herria 2005-09-15
Jendea loriatua egon da, Andoñi Egaña, Estitxu Arozena, Igor Elortza, Sustrai Kolina eta Amets Arzallus, bostak trenpuan baitziren. Herria 2001-02-08
Trenpuan zegoen berriz ere Enrike. «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.
Trenpuan dela dio berak telebixten aitzinean. Herria 2005-09-15
25/18 nagusitu zaizkie Metro/Racing-ekoei, Lamaison beti bezain trenpuan izanki. Herria 2003-02-06
Beti irriz, umore onean, eta trenpuan agertu, ahulezia ttipiena ere erakutsi gabe, etsaia sobera kontent litaike... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.
Lehen partida hau izana zen 4 1/2 tan, Duhau trenpuan agertuz orohar eta galtzaleak ez hanbat. Herria 2004-06-10
Arras trenpuan zen Beloki eta besteak ez gaizki. Herria 2002-12-19
Hau agertu da sekulako trenpuan, irri alai batek argitzen ziola aurpegi zabala. Herria 2005-12-29
Presio ikaragarriarekiko denbora pixka bat irabazi zuen, ahoskatu zuelarik, irudiz trenpuan: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.
Dacharry ez ginuen usaiako trenpuan, eta Lazkano aise ari zen, 13 bote sartu ditu eta Dacharryk 3. Herria 2003-04-10
Baginakien, eskua ez zuela trenpuan. Herria 2003-05-01
MAIATZ aldizkaria trenpuan. Herria 2005-02-17
Gaitzeko trenpuan nintzela ari nintzen ene baitan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.
Alabainan, gaitzeko trenpuan da eta airez aire sakelaratzen ditu garaipenak. Herria 2004-01-22
Hemen gertatu dena ordea gerta ditakeena: gaitzeko trenpuan hasi dira denak irrisku haundiko partida horrentzat. Herria 2003-12-25
Bi oren eterdiko zoriona! Erramun bera gaitzeko trenpuan, musikari eta kantari lagunekin hoberena eskaintzen. Herria 2005-04-28
Trenpu gaitzean zen Christophe Lamaison, 35 tanto haren ostikotik atera baitira. Herria 2003-02-13
Gernikarra bereziki trenpu gaitzean zen, badu holakoen ohidurarik, munduko mendi-maratoietan trebatua, berrikitan Suitzan eta laster Italian beharra. Herria 2004-07-01
Aramburu trenpu gaitzean dugu, eta Xabi Errecart gazteak arras joko ederra ateratu du ere. Herria 2001-10-11
Gure soinulariak trenpu gaitzean ditugu eta segitzeko maneran, ardietsirik beren lehen saria. Herria 2003-05-29
Beste euskaldun batzu trenpu gaitzean agertu dira: Joseba Beloki hirugarren sailkapen nagusian, Iban Mayo bosgarren, [...]. Herria 2002-10-03
Nonbaitetik, haize girotuaren asotsa heldu zitzaidan, baina hura ez zen aski nire trenpu txarra apaltzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.
Nire trenpu txarraz gain, ez zen sobera zorrotza izan behar ateraldiaren mingotsari ohartzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.
Bazter inarrosleak eta saloietako iraultzaileak ere trenpu txarrean uzten zituzten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 51. orr.
Trenpu txarraren arintzeko, jartoki bat xerkatu baina ez zuen ezer kausitu: zutik geratu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.
nire trenpu txarra (3); soinulariak trenpu gaitzean (3); trenpu gaitzean (41); trenpu gaitzean agertu (7); trenpu gaitzean dugu (3); trenpu gaitzean zen (3); trenpu hobean (4); trenpu hoberenean (11); trenpu onean (17); trenpu txarra (3)
arras trenpuan (7); gaitzeko trenpuan (13); gaitzeko trenpuan ziren (4); trenpuan agertu (3); trenpuan dela (3); trenpuan zen (3); trenpuan ziren (4)