Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trenkatu, trenka, trenkatzen (orobat trinkatu g.er.) 1 du ad erabaki, ebatzi.

Noiz eta nola trenkatu zuten ene lagunek ni ere soberan nengoela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Uztaritzen nuen, hamabost urterekin, misionest egiteko erabakia hartu: hiru asteen duda-muda eta afera trenkatua zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

-Bakarrik zenbait egun egonen naiz; hara joan, familiako aferak trenkatu, eta berehala itzuliko naiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Baina arazo bat trenkatu orduko, beste bat agertzen zitzaien.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.

Kierkegaardek trenkatu ahal izan du, iduriz, arazo hori, baina berarentzat bakarrik du balio haren irtenbideak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Zuk abiarazi zenuen nirekiko afera, niri galdetu barik, eta zuk nahi zenuen trenkatu auzia, behin betiko, nire iritzia galdegin gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Gure zortea trenkatu behar zuten hiru jujeen aitzinean nintzelarik, batek erran zidan: [...].  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 158. orr.

Holako eroste bat edozoin gisaz ez baita hola eta hola trenkatzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

Ondoko asteetan trenkatuko du auzitegiak ea Hendaiak bi egituretan parte har dezakeen arazorik gabe.  Berria - Harian   2006-01-13

Hilabeteño bat badut oraino hautu horren trenkatzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 163. orr.

-Betegarri hutsa -trenkatu zuen, betegarri idatzi bitartean-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

Kontua da, haatik, hauteskunde hauek hautestontzietan trenkatuko direnez ala armek duten hitza izango.  Berria - Mundua   2004-05-05

Anartean, gauzak ez daude oraindik trenkatuak.  Berria - Harian   2006-01-25

-Bego -trenkatu zuen aitak-.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.

2 hautsi, ebaki, eten.

Galtzen baduk, lepoa trenkatuko diat, eta zin degiat ezen orduan bertze mundutik ikusi beharko duala El Dorado.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 528. orr.

Adiskidearen bizia trenkatu zuen marrazan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Pilota itsasora besagainka botatuz, ez ote nuen lehen aldikoz anaiaren eta ene arteko zerbait "sakratu" hautsi, trenkatu, eta beraz, behin betikoz suntsitu?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.

Berriz ere ene baitan zerbait trenkatu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 188. orr.

Neraman bidea zakar trenkatzen zuen itsas adar batera nindoan zuzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Geroztik frangotan mahai gainean zabaldu dugu xehetasun balios baten bila, zalantza baten trenkatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 198. orr.

Zuhaitza trenkatu, eta animaliak bertan behera omen doaz lurrera zabal-zabal eta ezin omen dira ostera handik altxatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 127. orr.

Hire idunekoaren haria trenkatua dun eta hire lepo inguruan barreiu zautzan urre aleak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

3 irud/hed

Haien pistolen muturrek trenkatu zuten auzia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.

Filipe Carricart-ek du trenkatu azken kintzea, bere berezkoen arteko azken partida hortan.  Herria   2002-11-14

Trenkatu zuten erranez ez ginela garai berekoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 173. orr.

Maddiren heiagora trenkatuz, Jessicak barnera bulkatu zuen jada bururik ez zeukan anderea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 169. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Gurutze gamatuak nonahi, soldadu armatuak portuan barreiaturik, zakur trenkatu baten saihets gorrietan euliak bazkatzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

5 ezin trenkatuzko ik trenkaezin.

Ezin trenkatuzko auzitik jalgitzeko eta, adosean ere ez baitzuten uzten ahal partida, erabaki zuten borrokaren irabazleak izanen zuela arrazoi, irabazlearen erlijioa zela egiazkoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.

Hala dio gure orzaiztarrak aurrerago, delako mintzo ezin trenkatuzko hori euskara bera baino gaitzagotzat joaz: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.

Gogoari eman ditake ez direnez frantses soldado horiek ezin trenkatuzko korropilo batean estekatuak.  Herria   2002-12-12

Liberian beste boz auzi bat bazuten, iduriz ezin trenkatuzkoa eta ororen buru bere argia egin duena.  Herria   2005-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hautua trenkatu (3); laster trenkatu (3); trenkatu auzia (4); trenkatu beharra (3); trenkatu du auzia (3)

alde bat trenkatua (4); arras trenkatua (5)

alde bat trenkaturik (3); deus trenkaturik (3); oraino trenkaturik (7)

ezin trenkatuz (10)

ezin trenkatuzko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus