Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzo arte, Begoñak bortzetan madarikatua zuen bere opor luzeetako aste bat trekking honetan xahutzeko erabakia. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 66. orr.
Ihardetsi zien semea oporretara joana zela, ez zekiela zuzen nora, baina behin aipatu ziola Nepal herrialdea, eta agian han zegoela trekking egiten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 42. orr.
Karakorum-en egon beharrean Pirinioetako camping batean nengoela iruditu zait, hain baita handia K2 zein Broad Peak igotzera edo trekking egitera ailegatutakoen dendek osatutako multzo koloretsua. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.
Pixkanaka kontatu dit zein bizimodu lasaia daukaten haran isolatuotan, zelan trekkingak antolatzen dituen inguruko mendietatik turista talderen batek eskatzen dionean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
Udan aldiz, 'trekking' ibilaldi luzeak egiten ditu munduko beste puntako leku zenbaitzuetan: Sahara kameluz, Australiako 'bush' basamortua 4x4 'jeep'-ez, Tanzania oinez, Patagonia motoz, Mongolia zaldiz, Indonesia itsasontziz... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 309. orr.
Konkordiatik bueltan etorritako trekking talde ingeles batekin topo egin eta, kontatu digutenez, arrunt eguraldi txarra izan dute han egon diren artean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 148. orr.