Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tregoa (31 agerraldi, 7 liburu eta 18 artikulutan; orobat tregua 27 agerraldi, 12 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz su-etena, gudu-etena.

Borrokak eteten badira ere, horregatik ezin da bakeaz hitz egin, tregoaz baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 167. orr.

Frantzian jaun bakoitzak gerra edo bakea egiten zuenean, erlijioak ematen zituen aldi jakin batzuetan egin beharreko tregoak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 134. orr.

Xiitekiko negoziazioak hasi dira, eta Falujan tregoa ez da eten.  Berria - Mundua   2004-04-13

1974ko abendutik 1976ko urtarrila arte beste tregoa bat eskaini zuen IRA Probisionalak, nahiz eta tarteka erasoak gertatu.  Berria - Harian   2005-07-29

Loialistek ere tregoa eman zuten 1994an.  Berria - Harian   2005-07-29

Korsikako talde armatu nagusiak [...] atzo adierazi zuen iazko azaroan iragarritako tregoari eutsi egiten diola.  Berria - Mundua   2004-05-13

Ezker abertzaleak 1998ko tregoaren albistea loriaren atariko bezala hartu zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

-Jaungoikoaren tregoa -esan zuen On Camillok-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Hamasek tregoa luzea eskaintzeko jarritako baldintza nagusiak hauek dira: [...].  Berria - Mundua   2006-02-04

«Eta, tregua orokorra» titulatu zuen Frantziako Liberation-ek.  Berria - Harian   2006-03-24

Kolonbiako Gobernuko ordezkariekin elkarrizketa politikoak egiten behin-behineko tregoa baieztatu zuen.  Berria - Mundua   2006-03-03

Aldebakarreko tregoak esan nahi zuen aurreko aurrebaldintza guztiak baztertzea.  Berria - Mundua   2004-09-01

3 irud/hed

Euroak ez dio tregoarik eskaintzen dolarrari eta etengabe gorantz jarraitzen du.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Hurrengo hiruzpalau egunetan Mattin eta Elbiraren ehizan ibili zen aita, nola azeria oiloaren gibeletik, ezkutuan eta isilpean, tregoarik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Txoriek ere tregua deklaratu zieten eltxoei iluntzera arte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 207. orr.

Bankuz banku mugitu arren ez dago tregoarik.  Berria - Kultura   2004-04-24

4 (hitz elkartuetan)

Plazer hartu nuen ez ustezko menia edo tregua unea eskaintzen zidan lagunaren ahotsaren doinu eztia hautematean. Legeek gerrak bukatzeko edo gerrei aurrea hartzeko inolako bitartekorik ez dutenean, erlijioak bake- edo tregoa-aldiak ezartzen ditu, herriak zenbait gauza egin ditzan, hala nola ereitea eta antzeko lanak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus