Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trebetasun (458 agerraldi, 106 liburu eta 84 artikulutan) 1 iz trebea denaren nolakotasuna; zerbait trebeki egiteko gaitasuna.

Baldin aski trebe eta arduratsu bahintz, manu hau aski izan beharko huke; baina trebetasuna eta ardura ordezkatzeko, dirua igortzen diat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 329. orr.

Berebiziko espiritua, ezaguera eta trebetasuna ditu ametsen esanahia argitzeko.  Elizen arteko biblia   Dn 5,12

Haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Beren trebetasun eta kemenari esker jabetuak ziren herrialde hartaz guztiaz.  Elizen arteko biblia   1 M 8,4

Haien trebetasuna bidaia zoragarri hauek kanoa ireki hauskorretan egitea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

Damu dut ohoinen trebetasuna ez izana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.

Gure erresuman inor gutxik dik trebetasun hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Ez baitakit ni trebetasun horren jabe naizen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Honezkero ohartuko zinen nolako trebetasunaz erabiltzen duen idazluma.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 453. orr.

Horiei ez baitzitzaien falta ez trebetasunik, ez talenturik eta ezta arterik ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Joko horretan ere behar da denbora, doi bat bederen trebetasun biltzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 103. orr.

Informatikan, erabiltzaile mailako trebetasuna.  Herria   2003-09-18

2 (pluralean)

Guri iruditzen zaigu badaudela ikastea merezi duten trebetasunak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 28. orr.

PISA programan irakurketa, matematika, zientzia eta buruketak askatzeko trebetasunak neurtzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Gure trebetasunek baino askoz gehiago, gure aukerek erakusten dute benetan zer garen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 278. orr.

Badira beste trebetasun batzuk helburu bera lortzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

Zientzia baten asmoa eskolako adigaien arabera determinatzen dut, bera hautazko helburu jakinetarako ditugun trebetasunetako bat soilik balitz bezala begiztatzen denean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 301. orr.

Savanten trebetasunek ba ote dute antzik normalenekin?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Artistak, forma menderatzen duela, teknikazko trebetasun guztien jabe dela frogatu ahal izan duelarik [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.

Ohartu gira arras miserian bizi direlarik ba dituztela gaitzeko trebetasunak dendaritzan.  Herria   2003-05-08

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Trebetasun miragarria zuen forma abstraktuak ezagutzeko eta ikusmenezko analisirako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Hain omen zuen "trebetasun txundigarria katu-irudiak marrazteko, non "katuen Rafael" deitzen baitzioten”.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Trebetasun mentala edo estrategia jokoak.  Berria - Kirola   2004-04-28

Esperientzia handia izateaz gainera, talentu argia eta trebetasun tekniko handia izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

Diru publikoak eskuratzeko maisutasun eta trebetasun handia baitute.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 107. orr.

Gero, oso azkar, trebetasun handiz, zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Bi damek hain trebetasun handiz matazatu zioten burua jendeari, ezen denak -eta bereziki funtzionarioak- durduzaturik geratu baitziren puska batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Zaldiz bazihoan trebetasun haundirekin; ezkerra zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Esan behar da trebetasun eta adimen zorrotza erakutsi zituztela gauza horietarako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4410. orr.

Handitu egin zuen hasierako diru-kopurua urte hartan bertan, ezohiko trebetasuna erakutsiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

Behaketaren behaketaz eta berezko trebetasunari esker nabarmendu zen bere lanbidean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Nire hizketarako trebetasunaren sekulako erakustaldia egiten nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin, pluralean)

Ikasketa hauen helburua ez zen zientzia ezagupenak eskuratzea, baizik trebetasun jakin batzuk lortzea gero zuzenean aplikatuko zirenak, behin unibertsitatea utzi ondoren.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 93. orr.

Logikaren esparrukoa da arazo horiek bizi behar izatea, gaitasun eta trebetasun praktikoak garrantzitsuagotzat jotzen direnean balioen lorpena baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Ez da egia umeek oinarrizko trebetasun motoreak ez dituztela tximinoek baino goizago eskuratzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 57. orr.

Horregatik da, hain zuzen ere, zailago, hizkuntza berriak ikastea edo trebetasun berriak bereganatzea adinean aurreratu ahala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Berehala erakarri zuen arreta savanten dohainetara eta, oro har, dohain horien eta trebetasun berezien nondik-norakoetara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Poliki garatzen dute hizkuntza, eta trebetasun sozialen oinarriak eta lorpen intelektual handiak bereganatzen dituzte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Abantaila ugari ditu zutikako jarrerak -esate baterako, eskuzko trebetasunak garatzeko aukera ematen du-.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Gizakiak noraezekoak ditu trebetasun-lanak, bere jatekoak, jantziak eta bizilekua prestatuko balitu, bere izaerak horiek guztiok beharrezkoak ditu eta.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.

Hala ere, gaixo haien artean "trebetasun uharteak" zeuden, dohain ikusgarriak ere bai tarteka, txikizioaren erdian distiratsu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Bentham-en grinak usadioaren ordez zientzia jartzeko, administrazioaz zuen ikuspegiak -trebetasun-kontua zela, alegia- emaitza erabat pozgarriak izan zituen kasu hartan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berrikiago, medikuek deskribatu dituzte gorputz-trebetasun harrigarrien jabe diren idiot savant zenbait, erraztasunik handienaz akrobazia eta marka atletiko izugarriak egiteko gauza direnak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Traketsa ematen zuen, baina zenbait mugimen-trebetasun, nonbait, ia berehala bereganatzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Marrazteko gaitasuna, garai hartako usteen arabera, kontzeptu-ahalmenaren eta hizkuntz trebetasunen parean garatzen zen umeengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Komunikazio-trebetasun aurreratuak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Knosos-era ez zen iritsi Dedaloren "bikaintasun"aren ospea baino, eta haren artisau-trebetasun apartarena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.

Jakinduria zientifikoa eta literatur trebetasuna lagun, 112 hizkuntzatara itzulita dauden obrak idatzi zituen Jules Vernek.  Berria - Harian   2005-03-24

Ez dut deus esan beharrik ihardespenari darion hitz-trebetasunaz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora -esperientzien, eta ez soinuen, komunikazio zuzenera- distantzia ahitezina dago, baina etorkizuna baino laburragoa beti ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus