Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trazu (orobat trazo) 1 iz idaztean edo marraztean eginiko lerro edo marra.

Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.

Hizki haien makilen eta kontsonante haien kirtenen trazuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.

Xehetasun txikien bidez, trazu fineko pintzelada emanez.  Berria - Kultura   2004-05-19

Adimenaz ikusten du trazu idatziek edo sentimenek adierazi dioten esanahia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 388. orr.

Guti iraun nuen, ordea, maisu italiarraren marrazkien trazu trebeei begira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Banakako trazuak diren monogramekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.

Pintoreek lehen trazuan pintatzen dutenean bezala.  Berria - Kultura   2006-02-19

2 (hitz elkartuetan)

Ez dago esan beharrik luma-trazu bakar batez egin duela dena.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

3 irud/hed

Liburua trazu lodiaren aurkako aldarri ozena da.  Berria - Kultura   2004-06-04

Bizitza ez da trazu lodiz osatutako koadro zatarra, pintzelkada txiki eta zehatzez osatutako koadro oso konplexua baizik.  Berria - Kultura   2004-06-04

Funtzio enuntziatzaileari berez dagokion trazuetako bat da, bera deskribatzea baimentzen duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 111. orr.

Deskribatzearen, trazu bereizgarrietan eratzearen, ezaugarritzearen eta sailkatzearen artean dagoen harremana eta menpetasun-jokoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus