Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
travelling (orobat travellin g.er.) iz errailen gaineko plataforma batean mugitzen den kameraren higidura; plataforma hori bera.
Filmatzeko zoom-a (fokala aldatuz joan daitekeen objektiboa) azaldu zenean [...] travellingaren ordez zoom hori erabiltzea oso teknika zabaldua izan zen (horregatik deitu izan da askotan zoom-a "travelling optiko"). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.
Travelling baten traza guztia duen zerbait, alegia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 109. orr.
Barne bidaiarena aipatu nionean travelling bat egin behar zuela otu zitzaion zuzendariari; nire sukaldeko travelling bat. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 66. orr.