Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

traumatizatu, traumatiza, traumatizatzen (orobat traumatisatu g.er.) 1 da/du ad trauma jasan; trauma eragin. ik traumatu.

Haurren sexualitatean arriskua bakarrik ekarri dute, eta horrekin haurrak traumatizatzea lortu dute bakarrik.  Berria - Harian   2005-07-13

Azkenekotz eritasunak traumatisatu egiten ninduen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 13. orr.

Hurrengo saioak ere zein baino zein txarragoak izan ziren, esperientzia umiliagarriak eta iraingarriak, urteak eman nituen traumatizaturik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

Gerla Zibileko eta gerla ondoko garaiek ama eta haren haurrideak biziko traumatizaturik utzi zituzten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 137. orr.

Batzuk tratu txarrarengatik traumatizaturik zeuden.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

1969ko apirilean gertatutako eroriko garrantzitsuak zirela medio, traumatizatuta geunden oraindik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 213. orr.

Traumatizatuta irtengo zara hemendik.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 44. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beren historia bizi ahal izateko, inolaz ere aldendu beharra zuten gurasoen oroitzapen traumatizatuen ñabardurarik gabeko magma oro-hartzaile hartatik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus