Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tratulariek, Lurbirako nazio guztiei begi emanda daudenez, batetik ateratzen dutena bestera eramaten dute. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.
Merkataritza-askatasuna ez da tratulariei nahi dutena egiteko ematen zaien gaitasuna. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.
Kanbioa beherago dagoenean, tratulari batek, bere aberastasunak gutxitu gabe, jar ditzake bere diru-funtsak atzerrian. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.
Upategi ezin handiagoa, handikazko saltzaileek eta tratulariek ardoa gordetzeko erabilia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Tratalari fina duzu, inon galtzen ez diren horietakoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.
Bihotz gabeko tratulariek inoren minarekin dirua irabazi nahi dutelako. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.
Merkatariak nekez ihes egingo dio hutsegiteari eta tratularia ez da bekaturik gabe geldituko. Elizen arteko biblia Si 26,29
Ijito kastako tratulariren bat. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Tiresiasek kontatzen zuen, behin, Bazkoak ospatzera joan zela greziar tratulari saldo bat Jerusalemera eta Jesus non harrapa zezaketen eskatu ziotela ustez haren dizipulua zen Filipe bati. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Hainbat herrik hain zuhurtzia handiz jokatu zuten, non tratulari-konpainiei eman baitzieten boterea, eta hauek, [...] beste ahalmen handi bat erantsi zioten estatu nagusiari, trabarik egin gabe. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.
Baina zein zen maltzurkeriarik gabeko eskua itsaslapur eta beltz-tratularien herri hartan? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.
Larru-tratularia din aita, Leopoldstadt-en. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 93. orr.
Egun hartan desegin zen ituna, eta niri begira zeuden ardi-tratulariek argi eta garbi ezagutu zuten Jaunak bere mezua azaltzen zuela horretan. Elizen arteko biblia Za 11,11
Zaldi-tratulariek mika esaten dieten zalditxo zuri-horixka horietako batek tiratzen zuen gurditik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.
Battitta Ameztoi jauna, batetik, abel-tratularia eta Garaziren aita; eta Hoki Arhanegoiti anderea, bestetik, Garaziren ama, eta bertako alaba. Txillardegi «Putzu», 1999 - 337. orr.
Upategi ezin handiagoa, handikazko saltzaileek eta tratulariek ardoa gordetzeko erabilia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Lasai-lasai belaunikatu eta arte-tratulariaren galtzazuloa ireki zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Han ibiltzen ginen, kale koloretsu haietan barna, gizon mozkorrek bultza eta emakume tratulariek bultza. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.
Beldur handia zieten barbaroei, baina batere ez herri tratulari bati. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 51. orr.
larru tratularia (3)