Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxean sartuta, sukaldea, egongela eta bi logela txiki daude ezkerretara, eta eskuinean, berriz, bainugela eta trastelekua. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 122. orr.
Bada gela txiki bat ere, orain trasteleku moduan erabiltzen dudana eta gero, mahai batekin [...] idazgela moduan erabiliko dudana. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 59. orr.
Logelatzat trastelekua izatea baino okerragoa zen hura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.
Garbiketa-tresnak gordetzeko trasteleku txiki bat zen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 224. orr.
Harry ohituta zegoen armiarmetara, eskailerapeko trastelekua halakoz betea baitzegoen, eta hantxe lo egiten baitzuen berak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Trastelekutik komuneko paper-bilkariak ateratzera. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 122. orr.
Itzultzean, Lucy aurkitzen du biltegitarako erabiltzen duen lizun-usaineko trasteleku txikian ohetxo bat ipintzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.
Astebete trastelekuan egotera zigortu zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.