Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trantsizio (orobat transizio g.er.) 1 iz egoera batetik beste batera igarotzea.

Boterearen erabilera eta abusuarekiko antzeko jarrera-aldaketa gertatu zen beste zibilizazio batzuen historian arazoalditik estatu unibertsalerako trantsizioarekin batera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Orainari dagokionez, berriz, badirudi gure egunerokotasuna ez dela [...] iragan beharreko trantsizio bat besterik: izan behar omen dugunak izan omen ginenera hurbilduko gaituen esperantzak bizi gaitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

Kooperatiba bihurtzeko trantsizioa lasaia izaten ari da.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

Gerra zibilik ez badago, trantsizio bat egongo da, Espainian bezala, eta gero hauteskundeak, demokrazia, eta mundura aterako zarete.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 262. orr.

«Trantsizio baterako negoziazio prozesua» eskatu dio EB-IUk PSOEri.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Arrainen eta narrastien arteko trantsizioa erakusten duen animalia baten fosila topatu dute Kanadako iparraldean.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Biziagoak suertatzen dira planoen arteko trantsizioak.  Berria - Kultura   2004-09-18

Bokalikoak dira trantsizio horren egitura akustiko eta ekoizte artikulatorioa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Bata dela benetan bokal oso eta bestea, berriz, bokalaren eta kontsonantearen arteko trantsizioa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

2 (izenondoekin)

Kuban «trantsizio demokratikoa» eragiteko lan egitasmoa aurkeztu du Colin Powell Etxe Zuriko Estatu idazkariak.  Berria - Mundua   2004-05-04

Irakiarrei trantsizio politikoan eta bozak prestatzen laguntzea.  Berria - Mundua   2004-03-25

"Zauriak sendatzeko" ematen den barkamenak, adibidez, ez du gaizkilea bera helburu, trantsizio psikologikoa, ahaztea, osotasun mentala baizik. Turkiako ordena berriak bakarrik lortu zuen bi alderdiko erregimen bihurtzea, Mendebaldeko ildo liberalen arabera, trantsizio baketsuaren bidez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

Merkataritza-ziklo "labur" baten batez besteko uhin-luzera industrializazioaren lehenengo etapetan 5,86 urtekoa zela kalkulatu zuen, 4,09 urtekoa ondorengo trantsizio lasterreko aroan, eta 6,39 urtekoa ondorengo aro egonkor samarrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urtebeteko epean tropen egoera berraztertu ahal izango du trantsizio gobernuak.  Berria - Mundua   2004-05-25

Demokrazia pluralista bateranzko trantsizio prozesua bultzatzea.  Berria - Mundua   2004-11-18

Balioen konflikto nahasi batean murgilduak bizi gara: gizarte erditradizional, erdimoderno, kontserbakoi, anarko, erlijioso, pagano lardaska batean, ez mundu bateko ez besteko, trantsizio krisietan ohi den eran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

Halaxe gertatzen baita muga- eta trantsizio-hizkera diren guztien kasuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Horren ondorioz sortzen da bigarren motako irtenbidea: trantsizio-garaian, birgaitzeak sustatuz, kualifikazio urriko enpleguari diruz laguntzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Trantsizio urtea izango da 2006a Donostiako kultur zentroarentzat.  Berria - Kultura   2006-03-07

Proposamen horrek trantsizio aro bat irekiko luke, eta Teheranek IAEAren eta Mendebaldearen «konfiantza» lortuta, epea bukatutakoan berriz ekin ahal izango lioke uranioa aberasteari.  Berria - Mundua   2006-02-04

4 Espainian diktaduratik demokraziara igarotzea.

Izan ere, Franco hil osteko trantsizio hartan, orduan bai ilusioa, eta orduan bai kezka, egunik egun aukerak galtzen zihoazela ikusi ahala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Trantsizioaz geroztik, bi gai nagusi konpontzeko daudela uste du: Estatuan dauden nazioen eskubideak eta baketzea eta normalizazio politikoa.  Berria - Harian   2005-05-12

Trantsizio deitu izan diote hainbatek urte haiei; Espainian trantsizio izan zena, Euskal Herrian, bertako politikoei -eta politikoei ez ezik, gehienei- oharkabean pasatu bazitzaien ere, [...].     «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

Errepresioa trantsizio deitutakoaren moldeak beretzen ari zen neurrian, herri-borrokak ere asmatu egin nahi zuen nola aurpegi eman.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 117. orr.

Guk Espainian trantsizioan egin zen politika egin nahi dugu: kontsentsuaren, elkarrizketaren eta erantzukizunaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Telebistan ohikoak ziren Trantsizioari, Olinpiadei eta Expoari buruzko saio koloretsuak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

Bigarren trantsizio bat abiatzea da Espainiak egin dezakeen akats handiena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Trantsizio garaiko presidente guztiak ezagutu genituen hurbiletik, halako okasioetan: Adolfo Suárez, Leopoldo Calvo Sotelo, Felipe González.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 13. orr.

Euskal Filologiako ikasketak trantsizio-urteekin ezarri ziren EUTGn, Deustuko Unibertsitateak Gipuzkoan -Donostian- zuen sukurtsalean.     «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus