Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transzendente (orobat traszendente g.er. eta trazendente g.er.) 1 izond transzenditzen duena.

Oinarri-esakuneen aplikazioa esperientzia ahalgarriaren zedarrien barne gertatzen denean, hauei imanenteak deituko diegu, muga hauek gainditzen badituzte, transzendenteak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Hala ere, arrazoimenaren erabilera izadiaren kontsiderazio arrazional honetan fisikoa edo hiperfisikoa da edo, hobeto esanda, imanentea edo transzendentea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

Imitazioa baino "harago" iritsi nahia, irudiari ikusi ezin daitekeena, esan ezin daitekeena, transzendente dena irudikatzera iristeko aukera ematea, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Lehen Jainkoaren gainean esaten zirenak esaten dira orain Espainiari buruz: transzendenteak, zatiezinak, ubikuoak ei dira bi-biak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 65. orr.

Xede inmanenteez gainera, bertsolaritzak baditu ukan helburu transzendenteak.  Berria - Kultura   2004-02-28

Bai, egiazko literatura da, besteak beste beldurretik sortua delako, denik eta sentimendurik transzendente, benetako eta eragileenetik alegia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 140. orr.

Maitasunak objekturen bat behar du [...] bere helburua zerbait transzendentea da, hasieran gure baitan zegoena ia ikusi ezinik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Gizakia espiritualki janzten duena balio transzendenteak izango dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.

Bortxa oro gaiztoa, perspektiba transzendente batean izan daiteke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.

Mundu biziaren egiturak, gaur egun begietaratzen zaigun moduan, halabehar transzendente bat islatzen zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Frantzisko gizon predestinatutzat aurkezten digu, Elias berria, Apokalipsiko seigarren zigiluko aingerua, irudi transzendente eta idealizatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Ez dago lege transzendenterik banako bakoitzari bere lekua izendatzen dionik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

2 (izen gisa)

Otoitz egitea Jainkoari, Besteari mintzatzea zen, Transzendenteari hel egitea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

3 garrantzizkoa, gorabehera duena.

Hamabi urte betez geroztik ez nuen solasaldi transzendenterik amarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Ekintza debekatuak halako zerbait eskatzen zuelakoan, edo ariketa transzendente batean ari ginelakoan...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.

Lehen bertsioaren tonu larri eta transzendentea, aldiz, ezin izan dut bazterrean utzi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus